Fiona Tan KMKn
KOLDO MITXELENA Kulturuneak Fiona Tan-en (Indonesia, 1966) Abiapuntua – Point of departure erakusketa aurkeztu du. Filmaren eta bideoaren alorrean artista garaikide garrantzitsuenetakoa da Fionta Tan eta bere lanak oroimena, denbora eta historia ditu ardatz.
Urteko hirugarren eta azken erakusketa hau – 82. erakustaretoaren historian- Gipuzkoako Foru Aldundiaren KOLDO MITXELENA Mitxelena Kulturunea, Andaluziako Arte Garaikidearen Zentroa (Espainia) eta Siegeneko Arte Garaikidearen Museoaren (Alemania) arteko koprodukzioa da.
Fiona Tan artxiboko eta filmotekako irudiak oinarritzat hartuta, behatzailea eta behatua zalantzan jartzen zituzten lanen bidez egin zen ezaguna, iragan kolonialari buruzko baieztapenak ezbaian jarriz. Erretratua ere landu du bere zenbait obratan, erretratu horien testuinguru historiko, artistiko eta soziologikoaren analisia denborak erretratatuak izan diren pertsonen pertzepzioan duen eraginaren inguruko azterketarekin konbinatuz. Azken lanetan, gure adimenean oroimena irudiekin nola uztartzen den aztertu du eta zenbateraino izan daitekeen oroimena zehaztugabea eta, hala ere, sortzailea. Fiona Tan-i jakinmin handia sortzen dio bidaiarien edo esploratzaileen motibazioak ezagutzeak. Geure burua nola irudikatzen dugun eta besteen adierazpenak interpretatzeko moduak zein mekanismok mugiarazten dituzten jartzen du arreta; horrela, agerian uzten du atzean eta irudiaren mugetatik haratago dagoena.
Abiapuntua – Point of departure hiru bideo-instalazio handiren inguruan egituratzen da: A Lapse of Memory (‘Oroimenaren lapsusa’), News from Near Future (‘Etorkizun hurbileko berriak’) eta Thin Cities (‘Hiri diluituak’). Hari nagusia denboran edo espazioan bidaia bat egiteko asmoa da, bidaiari gisa zein migratzaile gisa. Izenburuak dioen bezala lan hauek atzera begiratzearekin dute zerikusia, baina baita etorkizunera begiratzearekin ere.
Inaugurazioa: urriak 30 asteartea, 20:00etan
Datak: 2012/10/30-2013/01/26
Ordutegia: asteartetik larunbatera, 11:00 – 14:00 / 16:00 – 20:00
Obrak: argazkiak, marrazkiak, instalazioak eta bideo-instalazioak.
Bisita gidatuak: 943 112 750 eta kmbisitagidatuak@ereiten.com
{jcomments on}