Fiona Tan-en obrari buruzko bideo tailerra
Fiona Tan-en obrari buruzko bideo tailer bat antolatu du KOLDO MITXELENA Kulturuneak.
Ikasle eta artistei zuzendutako tailer honetan Fiona Tan-en "Abiapuntua.Point of Departure" erakusketan agertzen diren gaiak hartuko dira bideo esperimentalak sortzeko.
Datak:
Erakusketara bisita bat egingo dugu urtarrilaren 18an (data konfirmatzeke).
Beste saioak urtarrilaren 22, 23, 24 eta 25ean arratsaldeko 4ak eta 6ak bitartean egingo dira.
(Data hauek parte hartzaileekin konfirmatuko ditugu haien ordutegien arabera.)
Lekua: KOLDO MITXELENA Kulturuneko erakustaretoa
Izen-ematea: abenduaren 31a baino lehen. Dohainik. 8 leku.
idatzi email bat kmbisitagidatuak@ereiten.com emailera edo deitu telefono-zenbaki honetara: 943112756 izen-abizenak, NAN zenbakia, jaiotze data, telefonoa eta emaila zehaztuz.