Fonotekan: Antonio Mercero

ANTONIO MERCERO
Lasarte-Orian jaio zen Gerra Zibila hasi baino zertxobait lehenago eta aurtengo maiatzean agur esan digu betirako.
Zinegilea, batez ere ezaguna telesailengatik: “Crónicas de un pueblo”, “Verano azul” eta “Farmacia de guardia”. Oso saritua izan zen ”La cabina” izeneko filma, telebistan estrenaitua izan zena hain zuzen ere. 2010. urtean Ohorezko Goya saria jaso zuen egindako ibilbide zinematografikoagatik.
Ekainaren 4tik 9ra arteko aste honetan berak zuzendutako hainbat film ikusi ahal izango ditugu Fonotekan.