Fonotekan: Etorkinak / Migrazioak
ETORKINAK / MIGRAZIOAK
Ekainaren 20an Pertsona Errefuxiatuen Munduko Eguna ospatuko da. Terminoa apur bat zabalduko dugu erabilgarri dagoen materialari egokitzeko eta migratzaileei buruz arituko gara. 258 miloi etorkin omen daude munduan eta jakin badakigu etekin ekonomiko, sozial eta kulturalak sortzen dituztela gizarte guztientzat. Historiaurretik hasita gizakiok aukera berrien eta biziera hobe baten bila migratu egin dugu. Egia da baita ere iritsi berriak ez direla beti ongi etorriak izaten. Alabaina, egoerak pentsa arazten digu migrazioak sortzen jarraituko dutela.