Fonotekan: Everest
EVEREST AURRENEKOZ GAILURRERATU ZEN 65. URTEURRENA
Everest mendia Lurreko altuena da: 8848 metro. Himalaya mendikatean kokatuta dago, Txina eta Nepal arteko muga eginez. Bertako izen desberdinak dauzka, baina 1865etik Royal Geographical Societyko topografo britaniar baten omenez horrela ezagutzen da.
1953. urtean Edmund Hillary eta Tenzing Norgay gailurra jo zuten lehenengoz, John Hunt koronelaren espedizioaren partaide zirelarik, hutsik gabeko antolakuntza baten bidez. Ordura arte Nepal itxia egon zen atzerritarrentzat. Aurten betetzen den 65. urtemuga honetan, Fonotekan ikusi ahal izango ditugu garaiera handiko mendien eskaladari buruzko hainbat film.