Fonotekan: Milos Forman (1932-2018)

Fonotekan MILOS FORMAN (1932-2018)
Txekiar jatorrizko zinema zuzendaria, gidoilaria eta aktorea. Zuzendaritza ikasketak burutu zituen bere lurraldean eta Estatu Batuetara 1968an iritsi zen, Pragako Udaberria deiturikoaren bukaera ondoren. Columbiako Unibertsitatean zinema irakasle moduan hasi zen eta baita film zuzendaritza lanetan ere. Ken Keseyren Kukuaren habia gainetik hegan egin zuen norbaitek nobela egokitu zuen zinemarako eta bost Oskar lortu, zuzendaritzari dagokiona barne, hain zuzen ere. Amadeus zuzendu zuen gero, Akademiak zortzi sari eman zizkiolarik. Azkenik Txekian Kristalezko Globoaz saritu zuten zinemari egindako ekarpenengatik.