Fonotekan: Stewart Granger
STEWART GRANGER (1913-1993)
Britaniarra zen jaiotzez. Aktore izateko ikasketak egin zituen eta extra moduan hasi zen bere lurraldeko filmetan parte hartzen, 1939an So this is London luzemetraian aktore nagusi izateko aukera lortu zuen arte. Orduz gero pelikula guztietako heroiaren papera ematen zioten eta arrakasta ez zitzaion inoiz falta. Hollywooden konturatu zirenan, Metro-Goldwin-Mayerek kontratu bat egin zion 1950ean, baina Europara behin eta berriz itzuli zen, bai zineman eta baita telebistan ere jarduteko. Bestetik, antzerki mundua ez zuen inoiz baztertu, bere azken emanaldia Rex Harrisonekin batera Brodwayn egin zuelarik.
Bere heriotzaren 25.urteurrena betetzen den honetan antzezpen esanguratsu batzuk ikusteko aukera izango dugu.