Fonotekan: Uharteetan
Fonotekan Uztailaren 16tik 21ra UHARTEETAN
Uda iritsi zaigu azkenean, udaberrian epeltasunera egokitzeko ia aukerarik izan gabe. Orain oporrak datoz, hondartzara joateko eta bainatzeko eguraldi aproposa, txangoak antolatzeko parada eta jaiak, herriko festak, parrandak, gau giroa… Probestu egin behar da sasoi hau abenturak bizitzeko gero neguan zer gogoratu eta zer kontu esan izateko edo, aitzitik, kontatu ezineko zerbait egiteko.