Fonotekan: Zinemaldia: euskal zinemaren leihoa mundura

Fonotekan ZINEMALDIA: euskal zinemaren leihoa mundura
Euskal zinemagintza bizitzen ari den garai goxo honetan, hiriak zinemarekin duen urteko nazioarteko hitzordurik garrantzitsuena abian da. Abagune hori dela eta, eta aurtengo irabazlea nor den jakin bitartean, liburutegitik Zinemaldian Euskal Zinemagintzaren Irizar Saria irabazi duten pelikula saritu batzuk birgogoratzea proposatuko dugu aste honetan.