2030 Agendari buruzko dibulgazio-trebakuntza, Kutxa Kultur gunean
2030 Agendari buruzko dibulgazio-prestakuntza antolatu da Kutxa Kultur gunean, kultura- eta sorkuntza-sektoreei zuzenduta, sektoreko eragileekin aliantzak egiteko, aldaketarako protagonista aktibo diren aldetik

Garapen Iraunkorrari buruzko Agenda 2030 munduko akordioa da, eta politika publikoetan lehentasun partekatuen esparru bat sartzeko deia egiten du. Esparru hori justizian, berdintasunean eta giza eskubideetan oinarritzen da, eta kultura- eta sorkuntza-sektoreak aldaketaren eta eraldaketaren eragile izan behar du.
Kultura, zeharkakotasunari esker, tresna bikaina da garapen iraunkorreko helburuak lortzeko. Ildo horretatik, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza programa batzuek, hala nola Olatuak deialdiak, 2030 Agendako helburuei atxikitako proiektuak garatzera bultzatzen ditu kultura-eragileak, iraunkortasunean eragiteko.
Kutxa Kulturren prestakuntza-programa honek, Eusko Jaurlaritzaren eta UNESCO Etxearen eskutik, modu integralean interpelatu nahi ditu eragile gehiago eta aliantza eraldatzaileak sortu haiekin, Agendaren helburuek planteatzen dituzten erronkei aurre egiteko.
Nazio Batuek 2015ean onartutako 2030 Agenda aukera ona da gizarteek bide berri bati ekiteko, herritar guztien bizitza hobetzeko xedez. Garapen Iraunkorraren 17 helburu ezartzen ditu agendak, besteak beste, pobrezia ezabatzea, klima-aldaketaren aurkako borroka, hezkuntza, emakumeen berdintasuna eta ingurumenaren babesa.
Urriaren 24an eta 31n izango da trebakuntza Kutxa Kultur gunean, Donostian (Tabakalera, 4. solairua), eta Begoña Guzmán UNESCO Etxeko garapen jasangarrirako kultura-arduradunak emango du. “Eskailera berri bat eta konpromiso bat” eta “Agenda 2030en dimentsio kulturala” izenburupean eratu dira bi saioak, eta galdera hauei erantzungo diete:
- Zergatik da beharrezkoa Agenda 2030?
- Aukera bat al da?
- Zer eginkizun du kultura sektoreak garapen iraunkorrari dagokionez?
- Jasangarritasunaren ikuspegitik lan egiten dugu?
Izen ematea doakoa da eta helbide honetara (kutxakulturenea@kutxa.eus) idatziz egin daiteke.
-
2023 urteko lehen erdiko saio irekiak eta formazioak: kronikak eta baliabideak
K bulegoak Gipuzkoako kultur sektorearen garapenerako ikaskuntza esperientziak bultzatzen ditu. Hilabetez hilabete, saio irekiak eta formazio saioak tartekatzen dira, sorkuntza, komunikazioa eta kudeaketa alorretan ezagutzak partekatu eta lurraldeko eragileen arteko elkar ezagutza sustatzeko xedez
2023-08-21
-
"Zein da gure ekimen artistiko eta kulturalen balio pedagogikoa?" saio irekiaren kronika
K bulegoak ekimen artistiko eta kulturalen balio pedagogikoaz hausnartu zuen, oporren aurreko azken saio irekian. Santa Teresa komentura hurbildu ziren Gipuzkoako kulturgileen gogoetak kronikan bildu ditugu, eztabaidari jarraitzeko asmoz
2023-07-19
-
"Kultur ekimen profesionalak sendotzeko gakoak" izeneko formakuntzaren baliabidea
K bulegoak elkarrizketa formatuan antolatu zuen formazioa saioa, kultura ekimenen sendotzeari buruzko hausnarketa irekia eragiteko asmoz. Bi aditu eta aritu jardun ziren hainbat gako Gipuzkoako kulturgileekin lantzen. Bertan jorratutakoa baliabide batean bildu dugu
2023-07-12
-
Artistaren Estatutuaren gaineko baliabideak
K bulegoak bi baliabide sortu ditu Artistaren Estatutua hobeto ulertzeko xedez. Batak esparru orokorra azaltzen du eta besteak haren eragina Arte Eszenikoen esparruan
2023-06-27