Francesco Rosi (1922-2015)
Duela gutxi hil da Francesco Rosi, zinema zuzendari italiarra. Bizitza luzeko ibilbidean sari desberdinak lortutako film bikain asko utzi dizkigu.
1958. urtean Rosanna Schiaffino eta José Suárezekin egindako La sfida filmarengatik Zilarrezko Lehoia lortu zuen. Film horren bidez eman zen ezagutzera eta bere lana behar bezala baloratua izaten hasi zen.
Horren ondoren Le mani sulla città filmatu zuen eta Urrezko Lehoia lortzera iritsi zen Venezian eta pixkanaka filmografia bikaina osatzen joan zen; aipatu beharrekoak direlarik, besteak beste Salvatore Giuliano (zuzendaritza onenarenZilarrezko Hartzalortu zuen Berlinen), C'era una volta -Sofia Loren eta Omar Sharifekin-, Il caso Mattei -1972. urtean Urrezko Palma lortu zuen Cannesen-, Lucky Luciano, Cadaveri eccellenti, Cristo si è fermato a Eboli -Bafta Saria-, Carmen –Plácido Domingorekin- edo Garcia Marquezen obra medio egindako Cronaca di una morte annunciata filma, Rupert Everett, Anthony Delon, Irene Papas, Lucía Bosé eta Ornella Mutirekin.
Berlingo Zinemaldiak omenaldi bero bat eskaini zion 2008. urtean, italiar zuzendariaren 13 filma eskaini baitzituen eta Ohorezko Urrezko Hartza eman.
Datorren Aste Santuan zehar Francesco Rosiren zinema berrikusiko dugu.