Francisco Escudero, jardunaldietan
Francisco Escudero maisu eta konpositorearen inguruko hausnarketa jardunaldiak ospatuko dira urrian KOLDO MITXELENA Kulturuneko areto nagusian.
Jardunaldiak urriaren 10ean hasiko dira La obra de Francisco Escudero: un reto interpretativo mahai-inguruarekin. Bertan Marta Zabaleta (Musikene), Iñaki Alberdi (Musikene) eta Asier Polo (Musikene) musikariek eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoko zuzendaria den Iñigo Alberdi maisu gipuzkoarraren obraren interpretazioaren inguruan arituko dira Itziar Larrinagak moderatuta. Guztiek ezagutu zuten Escudero maisua eta haren obrak interpretatu eta grabatu dituzte.
Urriaren 17an berriz Francisco Escudero (2000, Jose Mari Aguirre) dokumentala eskainiko da. Film honetan, Escuderok, lehenengo pertsonan eta bere bizitza jarraituz, ahaztu behar ez liratekeen pertsonak, tokiak, musika obrak, etab. errepasatzen ditu. Espiritualitatea, emozioa, sorpresa, lana, sormena, umorez betetako 65 minuturen barrena interprete, musikologo, sortzaile ospetsuek Escuderoren pertsonalitatea, bizitza, pentsamendua erakusten dute.
Urriaren 24an beste mahai-inguru batek emango die amaiera Escuderoren mendeurrenaren ospakizunetan kokatzen diren jardunaldi hauei. Francisco Escudero, un liderazgo educacional eficaz izeneko azken mahainguru honetan Donostiako Francisco Escudero kontserbatorioko irakasle eta irakasle ohiek parte hartuko dute: José María Oiarzabal, Mikel Mate, Mikel Bikondoa eta Francisco Mª Escuderok. Mahai-inguru honetan Escuderoren alde ezezagunena aztertuko da, hezitzailearena.
Jarduera guztiak arratsaldeko 19.00tan izango dira, gaztelaniaz, eta doan.
Urriak 10: La obra de Francisco Escudero: un reto interpretativo. Marta Zabaleta (Musikene), Iñaki Alberdi (Musikene), Asier Polo (Musikene), IñigoAlberdi (EOS). Moderatzailea: Itziar Larrinaga (Musikene).
Urriak 17: Francisco Escudero (2000, Jose Mari Aguirre) dokumentalaren proiekzioa.
Urriak 24: Francisco Escudero, un liderazgo educacional y profesional eficaz.
{jcomments on}