François Truffaut (1932-1984)
30 urte bete dira François Truffaut hil zela, Nouvelle Vague bezala ezagutzen den zinema mugimendu frantziarraren abiarazleetako bat izandakoa.
Liburu zaletasun sutsuak markatu zuen haren haurtzaro eta gaztaroa, eta horrek eragin handia izan zuen gerora egin zuen zinemagintzan.
Frantzian itzal handiko zinema-teoriagile eta kritiko izandako André Bazinen eragin nabarmena izan zuen, zinema-kritikari lanetan hasi baitzen, eta aipagarria da Cahiers du cinéma izeneko argitalpena.
Geroago, Roberto Rosellinik eman zion aukera zuzendari laguntzaile lanetan hasteko haren film batean 1956. urtean. Bi urte geroago, “Laurehun kolpeak” izeneko film arrakastatsua filmatu zuen, frantziar zinema korronte berriaren eredu bihurtu den filma.
Horrez gain, haren filmografian aipatu beharrekoak dira beste hauek ere: Tirez sur le pianiste, L'amour à 20 ans, Jules et Jim, La peau douce, Fahrenheit 451, La mariée était en noir, La sirène du Mississippi, L’enfant sauvage, Domicile conjugal, Les Deux anglaises et le continent, La nuit américaine, L’histoire d’Adèle H., L'homme qui aimait les femmes, Le dernier métro eta La femme d’à côté.
François Truffauten lana ekarriko dugu gogora abenduaren15etik 20ra bitartean.