Frederick Forsyth (1938-…)
Britania Handian jaiotako Frederick Forsyth idazleak 75 urte beteko ditu abuztuaren 25ean. Hastapenak kazetaritzan eman zituen eta esperientzia horrek balio izan zion gero egin zuen literaturari estilo berezia emateko. Berezkoa zuen nobelagile sena eta bere lanen gaiak espioitza eta intriga politikoa dira.
Lehen hiru nobelek, The Day of the Jackal, The Odessa Fileeta The Dogs of War oihartzun handia izan zuten eta zinemara ere eraman ziren. Beste lan hauek ere: The Devil's Alternative, The Fourth Protocol, The Negotiator, The Fist of God, Icon, The Afghan edo The Cobra, irakurlea lehen orrialdetik beldurrak airean edukitzeko idatzitako obrak dira.
KOLDO MITXELENA Kulturuneko Liburutegiak nobelagile emankor honen lanak ipiniko ditu guztion eskura.