Gabeko kalapitxixak muntaketan
Piztiak musika taldearen diskoaren izen bereko erakusketa gauzatu du Josu Aranbarri Aramaiok.
Egun hauetan muntatzen aritu gara eta artista polifazetikoa dela garbi erakutsi digu. Izan ere, diskoak dituen 14 abestiei buruzko hainbeste proposamen plastiko edo entzunezkoak sortu baititu artistak.
Tintaz egindako marrazkiak, argazkiak, collage, bideoak, margolanak eta instalazioekin osatu duen erakusketan arte lengoai guztiak batzen dira.
Josu bada zenbait kanten egilea, Txomin eta Kirmen Uribe {jcomments on}eta Josu Eizagirrerekin batera, eta taldeko baxu jolea ere bai. Denetatik egiten du.