Gabonak kantatuz
Gabonetan murgilduta gaude dagoeneko: argiak, espumiloia, topaketak... eta musika.
Gabonak kantatuz
Abenduan, antzinatik ospatzen da neguko solstizioa, eguzkia lurretik hurbilago dagoenean, haren izpiak makurtuago iristen zaizkigu unea, gutxiago berotuz. Batzuek diote zelta ospakizuna zela. Erromatar munduan, abenduaren 17tik 23ra bitartean, Saturnalak ospatzen ziren, Saturnoren omenez, nekazaritzaren eta uztaren jainkoa. Denborarekin, gertaera hau kristautu zen, Jesukristoren jaiotza 25ean kokatuz.
Globalizazio garai hauetan, Gabonak ere nortasunaren sinbolo dira kristauentzat, zentzu erlijiosoan, zentzu kulturalean eta, nolabait ere, Mendebaldea adierazi nahian. Oro har, hiriek Gabonetako argiztapenarekin lehiatzen dute, piztuak iragartzen dira, eta badirudi une horiek ikustera joateko beharra dugula... Hala ere, bere sinbolo tradizionalak jaiotzak, girlandaz apaindutako zuhaitzak, Belengo Izarra, Errege Magoak, Olentzero, Santa Claus edo Papá Noel dira, besteak beste.
Nolanahi ere, ospakizun hau identifikatzen duen zerbait badago: bere musika da, gabon-kantak. Tradizionalki etxean, kaleetan, ikastetxean... entzun izan ditugu abesti herrikoi horiek. Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegian gordetzen ditugu, besteak beste, Gabonetako partitura horietako batzuk.
| |
|
|
|
| |
|
|
Era berean, CD asko eraman ditzakezue maileguan topaketez eta bilerez gozatzeko eta girotzeko.