Gabriel Aresti 1933-1975

Gabriel Aresti (1933-1975) Bilbon jaio, bizi eta hil zen. Euskal poesia eraberritu eta gaurkotu zuen. Sinbolismoaren eragina izan ondoren, haren liburuek, Harri eta herri (1964), Euskal harria (1968) eta Harrizko herri hau (1971) errealismo sozialaren bidetik eraman zuten euskal poesia, irudi-mundu berria sortu arte. Literatura mundua aldatzeko idatzi zuen Gabriel Arestik eta bere lanak garrantzi handia hartu zuen, poesiaren eta antzerkiaren bidez bere ideiak gizartean zabaldu zituen, frankismoaren aurka eta frankismoak eraturiko gizarte moldeen aurka. Gainera euskal kulturan zeregin handia bete zuen: euskara batuaren bultzatzaile, argitaletxeen sortzaile, aldizkarietan langile nekaezina, artisten adiskide.
Duela gutxi egin diren erakusketak
Koldo Mitxelena Kulturunean duela gutxi zer erakusketa egin diren jakin nahi al duzu? Klikatu hemen!
-
«Gutxi esan, asko jolastu / Decir menos, jugar más»
Erakusketa udaran zehar burutu den Egile(ak) zikloko bigarrena eta azkena da, eta GFA-ko Kultura Departamentuak sormen-proiektuei ematen dien Egile sariaren irabazle izan diren Gipuzkoako bost emakume artistaren obrak biltzen ditu. Erakusketa abuztuaren 9tik irailaren 8ra arte ikusgai egongo da KMK-ren Santa Teresa Komentuko Atari gunean.
2024-08-09 2024-09-08
-
«Bidegurutzeak / Itinerarios comunes»
«Bidegurutzeak / Itinerarios comunes», Egile(ak) zikloak barne hartzen dituen bi erakusketetatik lehena, ekainaren 28tik abuztuaren 4ra bisitatu ahal izango da KMK-ko Ataria gunean.
2024-06-28 2024-08-04