Gabriel Arestiren omenaldia, proiektu berri eta eraldatzailea
Martxoaren 18an, astelehena, 19:00etan

Gabriel Arestiren omenaldia, proiektu berri eta eraldatzailea
Arestian, egun...!, horrela du izenburu Gabriel Aresti idazle eta poetari buruz hitz egiten digun ikuskizunak, Arestik bere idazkien bidez bizi izan zuen garai zaila aztertzen duen proposamenak. Proiektu berritzaile honek autorea hunkitzen zuten gaiak goraipatu nahi ditu, esaterako euskara, justizia, kultura, egia, gizarte-klaseen banaketa edota hizkuntzaren batasuna ere. Ekitaldia Oskorrik (eta beste sortzaile batzuek) konposatutako abestiekin girotuko da eta euskal kulturaren hiru erreferenteren partaidetza izango dugu:
- Andoni Egaña (Zarautz, 1961). Bertsolaria. Lau aldiz Euskal Herriko txapeldun, 1993, 1997, 2001 eta 2005 urteetan. Beste hiru aldiz finalista, 1986, 1989 eta 2009 urteetan Hamazazpi urte zituela, 1978an, irakurri zuen lehen aldiz Gabriel Aresti literatura irakasleak aholkatua.
- Aitor Furundarena (Ordizia, 1970). Akordeoilari, musikagile eta irakasle. Euskal Herrian, Parisen eta Kopenhagen ikasia (guztietan, akordeoia eta konposizioa). Interpretazioan, nazioarteko hainbat akordeoi lehiaketatan saritua, orkestrekin, ganbera musikan, bakarka eta talde ugarirekin aritu izan da eta hainbat eta hainbat grabaketa argitaratu ditu, bere proiektuekin nahiz kolaborazioekin.
- Andoni Salamero (Zumarraga, 1966). Euskal Filologian lizentziatua. Olerkaria. Bioberatasun tailerretako gidari da eta agur-omenaldiak antolatzen dihardu, esatari gisa. Bere olerkiak adierazpide desberdinetan agertu izan ditu, moda, pintura zein abesbatzei hitzak egokituz.
Beti azpimarratzen dugun moduan, ziklo hau KMK-k antolatzen du eta Jon Obesoren garapena eta Jose Luis Padronen koordinazio-lana ditu. Topaketa horiek guztiak ordu (19:00) eta leku berean (Santa Teresa komentuan, Donostiako Parte Zaharrean) izaten dira.