Gabriel Celaya Poesia Sariketaren VII. edizioa
Gabriel Celaya Nazioarteko Poesia Saria, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailak bultzatua, parte-hartze historikoarekin itxi du bere zazpigarren edizioa: 39 herrialdetatik etorritako 1.265 lan aurkeztu dira.
Gabriel Celaya Poesia Sariketaren VII. edizioan parte-hartze errekorra
Gipuzkoako Foru Aldundiak Gabriel Celaya Nazioarteko Poesia Saria deitzen du, bi urtean behin, 2011tik, bere jaiotzaren mendeurrenean hernaniar poetaren omenez. VII. edizio honetan, uztailaren 15ean itxi zen lanak aurkezteko epea, parte-hartzearen errekorreko zifrekin.
Guztira, 39 herrialdetako 1.265 obra aurkeztu dira. Zifra horiek 2023an erregistratutakoen bikoitza baino gehiago dira, orduan 30 herrialdetako 580 lan jaso baitziren. Euskaditik 30 lan aurkeztu dira, horietatik 11 Gipuzkoakoak.
Parte-hartzaile gehien dituzten herrialdeen artean, Espainiako Estatua (628obra), Argentina (158), Kolonbia (95), Mexiko (86) eta Txile (47) nabarmentzen dira. Era berean, Estatu Batuetatik, Ekuatore Gineatik, Aland Uharteetatik edo Australiatik ere jaso ditu lanak epaimahaiak, eta datu horiek sariaren proiekzio globala azpimarratzen dute.