Ganbara. Gaur, ostirala "Hysteron" emanaldia
"Hysteron"
Nagore Legarretaren argazki lanaren inguruan sortutako emanaldia da. Lehen aldiz aurkeztuko da jendaurrean. Argazkien atzean dauden ideien inguruan osatu da emanaldia, diziplina ezberdinak uztartua. Emanaldian parte hartuko dute: haiek idatzitako testuak errezitatuz, Danele Sarriugarte eta Gorka Setienek; Txaro Untzilla dantzariak; eta Mariano Hurtado, Aida Torres eta Beñat Iturrioz musikariak.
Emanaldian, zuzenean entzun ahal izango diren abesti hauek metalezko ontziekin egindako instrumentuekin osatu dira, argazkiak egiteko erabili diren kamaren antzera.
Hysteron proiektua jasotzen duen argitarapen berezia aurkeztuko da ere.
(Hizkuntza: euskara)
GANBARA, 3. solairua, 19:00etan.
Emanaldia dela eta, ostiral honetan erakusketa ITXITA egongo da 19:00ak arte