Gari Arambarri. Tentsioak eta bestelako paisaia emozional batzuk

Gari Arambarri. Tentsioak eta bestelako paisaia emozional batzuk
Tentsioak eta beste paisaia emozional batzuk izeneko erakusketak tentsio formal eta emozionalen munduan murgiltzen da, arte garaikidetik eta instalazio artistikotik abiatuta. Gari Aranbarri Azkoitiko artistak (1997) erakusketa hau aurkezten du ekainaren 11ra arte Koldo Mitxelena Kulturuneko Ganbara aretoan.
Erakusketan, Ite deu lana ikus daitekie, sormen artistikoaren kategorian Egile 2021 saria jaso zuen bideosorkuntza. Super 8an grabatu eta ondoren digitalizatutako pieza da eta, halaber, bere sorkuntza prozesuak hainbat formatutan hurbiltzen dituzten lanak biltzen ditu. Arambarrik site-specific instalazio bat egin du, bere tentsioak eta Ganbara espazioaren tentsioak uztartzen dituena.
Ganbara, 3. solairua
Maiatzaren 19etik ekainaren 11 arte
Asteartetik ostiralera: 16:00 / 20:00
Larunbatetan: 11:00 / 14:00
Duela gutxi egin diren erakusketak
Koldo Mitxelena Kulturunean duela gutxi zer erakusketa egin diren jakin nahi al duzu? Klikatu hemen!

-
Unibertso txikiak. Gipuzkoa eta jaiotzak
Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Gipuzkoako Belenzaleen Elkarteak antolatutako erakusketa.
2022-12-05 2023-01-05
-
Aurrera eginez. Etorkizunari begira XIX. mendetik
2022-05-13 2022-12-17