Gau beltza
Eleberri, komiki eta filmen zerrenda batekin gatozkizue
Gau beltza
Gau beltza edo Arimen gaua, gure lurraldean berreskuratzen ari den tradizioa dugu. Estatu Batuetako Halloween festarekin antzekotasun handiak ditu eta haien kopia bat dela pentsatzera jo dezakegu, baina iraganean udazkeneko ekinozioa data garrantzitsua zen Euskal Herrian ere.
Antropologo eta historialariek egindako ikerketei esker badakigu, festa honek zelten Samhaim ospakizunean duela bere jatorria, Europan zehar zabaldu zutena. Uda eta uzta zikloen amaiera eta sasoi hotzaren hasiera markatzen du, baina argia eta ilunaren kontaktu horretan bizidun eta hildakoen arteko munduak ere batzen dira, eta hildakoen arimek bisitatzen gaituzte. Horregatik suak eta kandelak pizten dira, gure hildakoei etxerako bidea erraztu eta izpiritu txarrak aldentzeko.
Gipuzkoan, Deba Barrena, Oarsoaldea edo Goierriko leku batzuetan duela gutxi arte bizirik mantendu diren tradizioak izan dira: kalabazak hustu eta barruan kandelak piztu, mozorrotu eta baserrietatik gaztainak eskatzera joan, dibertitzeko beldurra eman… Hain errotuta zegoen tradizio paganoarekin bat egin zezan, erlijio kristauak ere aurretik maiatzean ospatzen zen Domusantu eguna aldatu eta data honen inguruan kokatu zuen. Guzti hau Josu Ozaita eta Jaime Altunaren Itzalitako kalabazen berpiztea: Arimen Gau, Halloween eta Gau Beltzaren haur-ospakizunen ikerketa etnografikoa erreferentziazko lanean aurkitu dezakegu. Txikienek ere gaiari buruz ikasi dezakete, Ozaitak Joseba Larratxerekin batera argitaratutako Gau Beltza ipuinaren eskutik.
Beldurra pasatzeko gogoa duzuenontzat, gure liburutegiko eleberri, komiki eta film beldurgarrien aukeraketa txiki bat ere proposatu nahi dizuegu segidan.
- Beldurrezko eleberriak
- La noche de los muertos vivientes. Halloween gauean falta ez den zonbi klasiko bat.
- El árbol de las brujas. Animatu trikimailua edo tratua egitera...
- El extraño caso del Dr. Jekyll y Mr. Hyde. Ongiaren eta gaizkiaren arteko eztabaida agerian uzten duen eleberria.
- Beldurrezko komikiak
- Frankenstein, modak gainditzen ez duen klasikoa, komiki berrietan berrinterpretaturik.
- Heroines Game, fantasia eta izua batzen dituen euskarara itzulitako manga.
- Historias de Harrow County eta Harrow County ikaratzeko serie amerikarrak.
- Suspense eta beldurrezko filmak
- Trilogía Halloween. Kultuzko klasiko geraezin bat, non-gaizkia Michael Myers protagonistak irudikatzen duen.
- La noche de los muertos vivientes. 1968an estreinatu zen eta beldurrezko filmen generoan eragin nabarmena izan duen filmetako bat da, bereziki zonbien zinemaren generoan.
- El resplandor. Stanley Kubricken maisulana, gure adimenarekin eta zentzumenekin jolasteko gai dena.