Gau Beltza
Gau Beltza: XXI. mendeko euskal tradizioa?
Gau Beltzaren ospakizunaren bilakaerari buruzko gogoeta-mintegia
Gipuzkoako Foru Aldundiak, Kultura Ondarearen Zuzendaritzaren bitartez, "Gau Beltza: XXI. mendeko euskal tradizioa?" mintegia antolatu du Santa Teresan, urriaren 21erako, euskal jai-egutegiko kultura fenomeno berezi eta hedatuenetako baten inguruan hausnartzeko eta eztabaidatzeko.
“Gau Beltza” terminoa berri samarra da, aspaldi-aspaldi handiko ohitura bat, kristautasunaren aurrekoa, kristautua eta gaur egun kristautasunik gabeko jarduera- eta sinesmen-sorta biltzen duena. Era berean, esparru kultural oso zabaleko euskal aldaera dela esan dezakegu, euskarazko izenetik at.
Bertako sustraiak eta kanpoko eraginak kultura euskaldun hiritar batean bildu eta emaitza berriak sortu dituen, eta hein handi batean urtetik urtera sortzen ari den fenomeno soziokulturala da.
Folkloretik asko du, baina askoz harago doa, beste agerpen asko ez bezala gure begien aurrean hazten ari baita. Beraz, pribilegiozko egoeran gaude haren sorkuntza berria eta eboluzioa aztertzeko eta ondare immaterialaren zer-nolakoak eta nondik norakoak aztertzeko eta horri buruz elkarrekin gogoeta egiteko.
Topaketa goizeko 09:00etan hasiko da Donostiako Santa Teresa komentuko areto nagusian, euskaraz izango da, eta bertan parte hartuko dute Kultura diputatu foralak, Goizane Álvarezek, Josu Ozaitak, Oier Araolatzak, Nekane Martiarenak, Gaizka Arangurenek eta Xabier Kerexetak.
Egitaraua
9:00. Ongietorria (Goizane Álvarez, Kultura diputatua); mintegiaren aurkezpena (Gaizka Aranguren)
9:20. Josu Ozaita, antropologoa, “Itzalitako kalabazen berpiztea” liburuaren egilea.
10:10. Oier Araolatza, antropologo eta kazetaria, dantzan.eus-en arduraduna.
11:00. Atsedena.
11:30. Nekane Martiarena, hezitzailea, Oiartzungo “Gau Beltza” jardunen antolatzailea.
12:20. Taupa Mugimenduak ekoitzitako "Gau Beltza" dokumentalaren aurkezpena: zergatik egin, eta zergatik orain.
13:10. Partaideen eta publikoaren arteko mahai ingurua Gaizka Arangurenek zuzenduta: "Gau Beltza: sustraitutako tradizio berria?"
14:00. Ondorioak eta amaiera (Xabier Kerexeta, Bildumetako eta Museoetako atalburua)