Gaur "Artista Berriak 2018" erakusketaren inaugurazioa

Zatien batasuna nahasketaren beharrik gabe. Gutxienez, batasun bilaketan konbinatu beharrik gabe, berezko espazioak errespetatuz baizik. Batasunak ez du zati bakoitzak berea duen identitatea disolbatu behar; indarra baturatik lor dezake, batura ez-matematikotik, azkengabeko gorputzek dutenetik. Bat gehi bat ez dira beti bi izaten, badakizu: ‘nahasturik, ez irabiaturik’. Denoi ongi etortzen zaigun arren noizean behin irabiatuak izatea. Kolore guztiak nahastean, pigmentuan, beltza lortzen duzu; aldiz, argi kolorez egiten duzunean, zuria lortzen da. Halakoa da bizitza, dena dago beste faktore baten mende. Dena ezin daiteke kontrolatua izan. Zortzi elementuren batura zortzia baino zerbait gehiagoren bila, eta saiatuz ez dadin bat izan. Zortzi identitate mugagabearen bila.
Erakusketa: "Artista berriak / Artistas Noveles 2018"
Inaugurazioa: uztailak 5, 19:30
Erakustaretoa (beheko solairua)