Gaur taldea eta euskal artearen berrikuntza
Amable Arias artistaren erakusketaren testuinguruan, eta kontuan izanik artista hori Gaur Taldearen (1965-67) eta Barandiaran galeriaren sustatzaileetako bat izan zela, KOLDO MITXELENA Kulturuneak hainbat mahai-inguru antolatu ditu talde hori osatu zuen artista multzoaren inguruan eta hirurogeiko eta hirurogeita hamarreko hamarkadetan euskal arteak izan zuen berrikuntzaz hitz egiteko. Nazioarteko sariak jasotako Chillidaz eta Oteizaz gain, talde horretan hartu zuten parte Basterretxea, Amable Arias, Sistiaga, Balerdi, Mendiburu eta Zumeta artistek.
Gaur taldearen memoria eta gaur egungo egoera (martxoak 7, 19:00etan)
Parte hartzaileak
Néstor Basterretxea, artista.
José Antonio Sistiaga, artista.
María Jose Aranzasti, arte historialaria.
Moderatzailea: Fernando Golvano
Bigarren mahai-inguruan, martxoaren 14an, Amable Arias eta Ameztoy artisten ibilbidea berrikusiko da, bi artista horien erakusketak baitaude egun KOLDO MITXELENA Kulturuneko erakustaretoetan. Horiek biak figurazio berri baten ikus-sortzaile aitzindariak izan ziren.
Gaur, abangoardia eta figurazio berria (martxoak 14, 19:00etan)
Parte hartzaileak
Ramón Zurriarain, artista.
Mari Carmen Alonso Pimentel, Arte historialaria.
Fernando Golvano, Amable Ariasen erakusketako komisarioa.
Moderatzailea: Ismael Manterola
Gaur taldea (1965-67)
Barandiaran galerian, Donostian, 1966. urtean aurkeztua, eta hauek izan zituen taldekide: Oteiza (Orio 1908 - Alzuza 2003), Amable Arias (Bembibre, 1927 - Donostia 1984), Rafael Ruiz Balerdi (Donostia, 1934 – Altea, 1992), Néstor Basterretxea (Bermeo, 1924), Eduardo Chillida (Hernani, 1924 – Donostia, 2002), Remigio Mendiburu (Hondarribia, 1931 – 1992), Jose Antonio Sistiaga (Donostia, 1932) eta José Luis Zumeta (Usurbil, 1939).{jcomments on}