Gazteen literaturari eskainitako LUMAfest! jaialdiak bere 3. edizioa burutuko du irailaren 12, 13 eta 14an
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailak antolatutako LUMAfest! jaialdia irailean bueltatuko da. Saio guztiak KMKko Santa Teresa Komentuko egoitzan (Donostiako Alde Zaharra) jorratuko dira.
Gazteen literaturari eskainitako LUMAfest! jaialdiak bere 3. edizioa burutuko du irailaren 12, 13 eta 14an
OSTEGUNA, IRAILAK 12
Irailak 12ko saioak KMKko Santa Teresa Komentuko Klaustroan izango dira.
18:00-19:00. KATIXA AGUIRRE, UXUE ALBERDI; KARLOS ARETXABALETA (Euskara)
Karlos Aretxabaleta (Ruanda, 1990)
Karlos Aretxabaleta, Txapel ezizenez ere ezaguna, euskal idazle eta eskalatzailea da. Kigalin jaio zen, Ruandako (Afrika) hiriburuan, 1990ean. Magisteritzan diplomatua eta Euskal Filologian lizentziatua, eta euskara eta literaturako irakasle dihardu azken urteotan. Hurrengo poesia eta narratibako liburuak argitaratu ditu: Hitz Margotuak (2016); Sex-sua (Elkar, 2021); Izarrak eta Haitzak / Entre Estrellas y Montañas (Sua, 2024). Narrazio erotikoen arloan dominak jaso izan ditu, kasurako, Arratiko Kalenturak lehiaketan (2019 eta 2020). Bestela, lorpenik adierazgarriena, 'Kaixomaitia' lehiaketaren lehen edizioan (2021) irabazle suertatu zen.
Katixa Agirre (Gasteiz, 1981)
Katixa Agirre, Euskal idazlea da. Helduentzako Sua Falta Zaigu (Elkar, 2007) eta Habitat (Elkar, 2009) ipuin liburuekin ekin zion bere ibilbideari. Paraleloki, umeentzako ere idazten hasi zen, hurrengo liburuak argitara emanez: Paularen Seigarren Atzamarra (Elkar, 2007), Ez naiz sirena bat, eta zer? (Elkar, 2009) eta Patzikuren problemak (Elkar, 2010). 2010ean Amaia Lapitz arkeologo gaztearen saga abiatu zuen, orain arte 3 ale izan dituena. 2015ean bere lehenengo eleberria argitaratu zuen Atertu arte Itxaron (Elkar), hainbat hizkuntzatan argitara eman dena. 2018an Amek ez dute (Elkar) argitaratu zuen. Eleberri honek nazioarteko arrakasta izan du eta aurten bere zine adaptazioa ikusi ahalko dugu Mar Coll zinegilaren eskutik. 2022an argitaratu zuen bere azken eleberria, Berriz zentauro (Elkar), fikzio espekulatiboaren esparruan sartuz.
Uxue Alberdi (Elgoibar, 1984)
Uxue Alberdi, idazlea eta bertsolaria. Kazetaritzan lizentziatua, literatura eta bertsogintza ditu ofizio. Argitaratu ditu Aulki bat elurretan (2007, Elkar) eta Euli-giro (Susa, 2013) ipuin-liburuak; Aulki-jokoa (Elkar, 2009) eta Jenisjoplin (Susa, 2017) nobelak -111 akademia saria-; Kontrako eztarritik (Susa, 2019) saiakera -Euskadi Saria- eta Dendaostekoak (Susa, 2020) kronika literarioa. Haur eta gazte literaturan ere hainbat liburu idatzi ditu, Maite Gurrutxaga ilustratzailearekin batera egindako Besarkada liburuak Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Saria jaso zuen 2016an. Azken argitalpenak Surflaria komikia eta Belarriko kilkerra kontakizun-liburua ditu.
19:15-20:15. AMANÇAI GAZTAÑAGA, URTZI LEONET; YLENIA BENITO (Euskara)
Amancay Gaztañaga Sagarzazu (Ekuador, 1980)
Komediantetzat du bere burua; herriz herri istorioak kontatuz eta kantatuz bizi da. Eskolan hasi zen fikzioa idazten, andereño batek fantasia gehiegi zuela esan zion arte. Hamar urtez antzerkia idazten ibili da. 2017 urtean ernaldu zen Martin Martinaren istorioa eta txikitako andereño aspergarriari kasurik egin gabe, bere baitako mundu haiek guztiak paperean jartzeari ekin zion. Donostian bizi da egun. 2021 urtean argitaratu zuen 39 lore antzerki liburua (Susa). 2024an Martin Martina trilogia argitaratu berri du.
Instagram:@lagatadepandora
X: @lagatadepandora
Facebook: Amancay Gaztañaga
Urtzi Leonet Santa Cruz (Astigarraga, 1982)
Sasi-geografo, sasi-arotz; egun euskara irakasle eta dantzari. Bikien aita, Itzalen Dama du emazte. Bergarako Idazle Eskolan aritu zen pare bat urtez buru-belarri, eta hari horri tiraka egin ditu lan eta elkarlan gehienak. 2022 urtean argitaratu zuen Itzalen Dama trilogiaren Herri margotua liburua (Elkar). Patxi Bakallu trilogiaren ere bada egilea (Elkar 2022)
Instagram: @urtzi_leonet
X: @UrtziL
20:15-20:30. LUMA MIKROKONTAKIZUNEN EUSKARAZKO KATEGORIKO LEHEN ETA BIGARREN SARIEN BANAKETA.
20:30-21:00. FANDOM GUNEA: LIBURUEN SINAKETA (Euskara)
OSTIRALA, IRAILAK 13
Irailak 13ko saio guztiak KMKko Santa Teresa Komentuko Ekitaldi Aretoan izango dira.
17:00-18:00. LIBURU SINAKETA IRIA G. PARENTE ETA SELENE M. PASCUAL IDAZLEEKIN.
18:00-19:00. IRIA G. PARENTE, SELENE M. PASCUAL; SLAWKA GRABOWSKA (Gaztelania)
Iria G. Parente eta Selene M. Pascual
Iria G. Parente eta Selene M. Pascual gazte literaturan espezializatutako bi idazle dira, idazteari nola utzi ez dakitenak (eta horretarako asmorik ere ez dutenak). Hogei lan baino gehiago argitaratu dituzte, eta oso gustuko dutenez genero eta pertsonaia berriak esploratzea, ez dute istorio berriak kontatzeari uzteko inolako asmorik. Liburuetako batzuk dira Pétalos de papel, Anne sin filtros edo Seremos el huracán, eta haien lana zenbait hizkuntzatara itzuli da. Azken nobela, El eco del destino, fantasiazko trilogia anbiziotsuaren lehen alea da.
X: @iriayselene
Instagram: @iriayselene
TikTok: @iriayselene
19:15-20:15. NANDO LÓPEZ; SLAWKA GRABOWSKA (Gaztelania)
Nando López (1977)
Nando López eleberrigile, dramaturgo eta Hispaniar Filologian doktorea da. 2010ean finalista izan zen Nadal sarian La edad de la ira liburuarekin; long-sellerra izan zen eta telesail arrakastatsu bihurtu zen nazioartean; horrela hasi zuen bere ibilbide narratibo oparoa non agertzen diren Los Elegidos, Presente imperfecto, Cuando todo era fácil, El sonido de los cuerpos eta Hasta nunca, Peter Pan. Zenbait sari jaso ditu: Arcoíris 2023 saria (Berdintasun Ministerioak emanda), Triángulo Cultura 2022 saria eta Gran Angular 2020 saria La versión de Eric lanarekin. Bestalde, haur literatura arloan ere idazle ezaguna da: Algo más que sexo, Las durmientes, Cuál es lucha, Nadie nos oye, Por qué tiene que ser todo tan difícil, El río de las primeras veces, El reino de las Tres Lunas eta La leyenda del Cíclope idatzi ditu.
20:15-20:30. LUMA MIKROKONTAKIZUNEN GAZTELANIAZKO KATEGORIKO LEHEN ETA BIGARREN SARIEN BANAKETA (Gaztelania).
20:30-21:00. LIBURU SINAKETA NANDO LÓPEZ IDAZLEAREKIN.
LARUNBATA, IRAILAK 14
Irailak 14ko saio guztiak KMKko Santa Teresa Komentuko Ekitaldi Aretoan izango dira.
17:00-18:00. LIBURU SINAKETA MEGAN MAXWELL ETA SANDRA MIRÓ IDAZLEEKIN.
18:00-19:00. MEGAN MAXWELL, SANDRA MIRÓ; SLAWKA GRABOWSKA (Gaztelania)
Megan Maxwell
Megan Maxwell genero erromantikoko idazle ezaguna eta emankorra da. Ama espainiarra eta aita amerikarra ditu, eta berrogei eleberri baino gehiago, ipuinak eta antologia kolektiboetan jasotako kontakizunak argitaratu ditu. 2010ean Villa de Seseña eleberri erromantikoaren nazioarteko saria irabazi zuen, eta 2010ean, 2011n, 2012an eta 2013an Clubromantica.com webgunearen Dama Saria jaso zuen. 2013an AURA saria ere jaso zuen, Yo Leo RA topaketak ematen duena (RA siglek helduentzako eleberri erromantikoa adierazten dute), eta 2017an Mediterraneoko Letren Saria irabazi zuen eleberri erromantikoaren atalean. Pídeme lo que quieras nobelak, genero erotikoan idatzi zuen lehen lanak, Pasión por la Novela Romántica sarian nobela erotiko onenari ematen zaion Hiru Lumak saria jaso zuen. Liburu ugari argitaratu ditu, horietako asko gehien saldutakoen zerrendan ageri direnak.
Web: https://megan-maxwell.com/
Facebook: @Megan Maxwell
Instagram: @megan__maxwell
Twitter: @MeganMaxwell
Sandra Miró
Kaixo, Sandra naiz, eta 1996ko abuztuaren amaieran jaio nintzen Madrilen. Paperezko bertsioan, audioliburuan eta epuben argitaratu dut, eta nire argitalpen berrienak honako hauek dira: Tú eres mi persona (2024), Ese algo especial (2023), Tal y como eres (2021) eta ¿Qué podemos perder? (2020).
Facebook: Sandra Miró
Twitter: @soysandramr
Instagram: @soysandramr
19:15-20:15. COSTA ALCALÁ; SLAWKA GRABOWSKA (Gaztelania)
Geòrgia Costa (Tarragona, 1984) eta Fer Alcalá (Cáceres, 1980)
Geòrgia Costa eta Fer Alcalá lagunak egin ziren Interneten fandomeko itsasoetan nabigatzen, orain dela denbora askotik heldu itxurak egiten egon arren, ez zaie guztiz ondo ateratzen. Horregatik, aspalditik erabaki zuten elkarrekin idaztea han dena posible den munduei buruz. Elkarrekin argitaratu dituzte 15 eleberri baino gehiago, era guztietako ikusleei zuzenduak: haurrei, nerabei, gazteei edo helduei. Horien artean daude aipatutako La Segunda Revolución (Montena, Penguin Random House, 2017, 2018 y 2019), Prodigios bilduma, La música de los prodigios, El canto de las ruinas eta El lamento del hielo liburuek osatua (Nocturna, 2020, 2021, 2023); eta Viaje al centro del volcán (Fiction Express saria jaso zuen 2022ko haurrentzako eleberri hoberenari). Haien eleberri berrienak hauek dira: La luna del cazador helduentzako Dark Academia kutsuko thriller paranormala (Umbriel, 2023) edo Tejesombras bilogia fantastikoaren lehen zatia, Huérfanos del Errante (Puck, 2024); bigarren zatia 2025eko lehen hiruhilekoan argitaratuko da.
Webgunea: https://costaalcala.com
Instagram: @costaalcala