Gentz del Valle. Perspektiba (Lekuz Kanpo)-Perspectiva (Fuera de Lugar)
Perspektiba (Lekuz kanpo) orekari buruzko galdera bat da; oreka, mundua interpretatzeko erreferente gisa hartuta. Gauden posiziotik abiatuta, estrategikoki barruan kokatzen gara ahal dugun guztia irabazteko, abantailarik handiena lortzeko eta galerarik txikiena izateko, baina irabaziak bakarrik atera nahi dizkiogun mundu hori, non gelditu da? Non dago orain? Barru eta kanpo bat ezartzean, agian ganbera ilunaren asmaketak iruzur egin digu eta trukagarri bilakatu ditu, eta kanpoaldea leku nahasia bihurtu da, barruan daramagun hori, munduaren irudi handia ahaztu duen asmatutako leku bat. Irudi horretatik aldenduta, gure begiradak dardo modura jokatzen du edo bala txiki galduen ibilbide modura.
Perspektiba (Lekuz kanpo) instalazioak esperientzia bat sortu nahi du ikuslearengan leku baten iruditik eta norberak leku horretan duen posiziotik abiatuta. Lekualdaketa, migrazioa, desioa, frustrazioa eta utopia aipatzen ditu. Utopia Tomás Morok asmatutako termino bat da, 1516. urte inguruan latinez idatzi zuen lanetako baten izenburu gisa erabili zuena. Hitz horrekin Morok grekerako bi neologismori egiten die erreferentzia: outopia (inolako lekurik) eta eutopia (leku ona).
Nire lanean irudia irudikatutako zerbait bezala ulertzen da, eta ez horrenbeste irudi edo forma laua bezala. Irudia, hemen planteatzen den moduan, fisiko bihurtu den ideia bat da, nahiz eta pentsamendu baten aipamena edo metafora bat baino ez den; sentitu eta korritu daitekeen, baina aldatzerik ez dagoen, amets bat bezala.
Gentz del Valle
2017ko ekaina
Ganbara, 3. solairua
2017-06-15 / 2017-08-26
Asteartetik larunbatera
11:00-14:00 / 16:00-20:00
Jai egunetan itxita
Abuztuaren 13tik 21ra itxita
Duela gutxi egin diren erakusketak
Koldo Mitxelena Kulturunean duela gutxi zer erakusketa egin diren jakin nahi al duzu? Klikatu hemen!
-
«Gutxi esan, asko jolastu / Decir menos, jugar más»
Erakusketa udaran zehar burutu den Egile(ak) zikloko bigarrena eta azkena da, eta GFA-ko Kultura Departamentuak sormen-proiektuei ematen dien Egile sariaren irabazle izan diren Gipuzkoako bost emakume artistaren obrak biltzen ditu. Erakusketa abuztuaren 9tik irailaren 8ra arte ikusgai egongo da KMK-ren Santa Teresa Komentuko Atari gunean.
2024-08-09 2024-09-08
-
«Bidegurutzeak / Itinerarios comunes»
«Bidegurutzeak / Itinerarios comunes», Egile(ak) zikloak barne hartzen dituen bi erakusketetatik lehena, ekainaren 28tik abuztuaren 4ra bisitatu ahal izango da KMK-ko Ataria gunean.
2024-06-28 2024-08-04