George Marshall (1891-1975)
George Marshall Ipar Ameriketako zinema zuzendaria izan zen, eta, beharbada, ez zen izan oso ezaguna jende gehienarentzat, baina filmografia oso zabalaren jabe da: zine mutuaren garaitik 60ko hamarkadaren bukaerara arte garatu zuen.
Genero guztietako filmetan nabarmendu zen, baina western generoan lortu zuen lanik bikainena, 1962. urtean, John Ford, Henry Hathaway eta Richard Thorpe zuzendari handiekin elkarlanean zuzendu zuen honako film honekin: How the West Was Won.
Film horrez gain, beste hauek ere aipatzekoak dira: Destry Rides Again, Texas, The Blue Dahlia, The Ghost Breakers, Houdini;eta komedia hauek ere: Never a Dull Moment, Boy, Did I Get a Wrong Number!, The Gazebo eta http://www.imdb.com/title/tt0064439/http://www.imdb.com/title/tt0064439/.
George Marshallen lana ekarriko dugu gogora ekainaren 16tik 21era bitartean.
{jcomments on}