George Sherman (1908-1991)
George Sherman, zinema zuzendari eta gidoilari hau, espezialista bikaina izan zen abenturazko filmetan eta, batez ere, western filmetan.John Wayne eta Maureen O’Hara aktore fetitxeetako batzuk izan zituen, Shermanek horiengana jo baitzuen hainbat filmetarako.Waynek berarekin B serieko filmetan hartu zuen parte haren ibilbidea hastean -3 mosketariak telesailean 1936an- eta Big Jake protagonizatuko zuen.Gainera, Shermanek John Waynen western hoberenetariko bat produzitu zuen:Michael Curtizen Los comancheros.
O’Harak, berriz, Shermanekin hiru aldiz egin zuen lan:War Arrow, Against All Flags, Comanche Territory.
Horiez gain, Shermanen beste film batzuk ere aipatuko ditugu: The Bandit of Sherwood Forest, Calamity Jane and Sam Bass, Tomahawk, Battle at Apache Pass, Border River, Chief Crazy Horse eta Joaquín Murrieta.
George Shermanen zinema lana urriaren 6tik 11ra aztertuko dugu.