Gernika, bonbardaketaren itzala liburutegian
Bonbardaketa zein gerra zibila protagonista izanik, Liburutegian gai hau lantzen duten fikziozko dokumentuak bildu ditugu
Gernika, bonbardaketaren itzala liburutegian
1937ko apirilaren 26an Gernika bonbardatu zuten tonaka bonba jaurtiz aire hegazkinetatik; astelehena zen gainera, azoka eguna. 1936ko uztailean hasi zen Gerra Zibila bete-betean zegoen garai hartan, eta bonbardaketa berehala biralizatu zen mundu osoan zehar.
Lehen aldiz, jendarte zibilaren kontra eginiko ekintza bortitz gisa bihurtu zen ezagun, zoritxarrez. Baina gai honi buruz, urtero hitz egiten da. Ohikoa da Gernikako bonbardaketa bai prentsan baita edozelango esparrutan ere albiste izatea. Gaur gure Liburutegitik begirada literaturan eta gertakaritik haratago sortzaileek une hura nola erakutsi diguten bildu nahi izan dugu. 2023ko uztailaren 18an Gerra zibilari buruz eta baita Gernikari buruz ere artikulu hau duzue kontsultagarri.
Gernikako bonbardaketaren berria ziztu bizian zabaldu zen mundu osora, baita Parisera ere. Eta bertan zegoen Picasso artista berehala hasi zen marrazten, bere obra ezagunenetakoa bilakatu den Gernika koadroa. Bertan agertzen diren figuretan oinarritutako komiki bat ere badaukagu Liburutegian. Eta zer esanik ez, Picassoren pintura mural honetan kontatzen den sarraskia miresmenez eta kontakizun bilakatuta gozatu dezakegun La luz del Guernica eleberria; bertan Baltasar Magro idazleak Picassoren Gernika xehetasun handiz deskribatzen du.
Gerra Zibila edota Gernikako bonbardaketari buruzko beste literatur proposamen batzuk bildu ditugu jarraian.
Nobela historiko zein sozialak bildu ditugu hemen, ikuspegi oso humanista dutenak eta oroimenean oinarritzen direnak batez ere. Tartean badira istorio beliko eta gordinagoak ere.
Dokumental kutsua duten irudi asko daude bilduta gai honi buruz, baina esaterako, artistikoagoak dira Gernika izenburua jarrita Mikel Laboa edo Eñaut Elorrietak egindako abestiak.
Komikigintzan badira eleberrien adaptazioak, egoera gordina azaltzen duten komiki beliko zein sozialak eta baita komiki biografikoak ere. Bat azpimarratzearren, Gernika beharrean Durango oinarri hartuta Unai Iturriaga eta Alex Sanvik egindako Udaberririk ankerrena aipatu genezake. Haurren begietatik nola izan ziren bonbardaketaren lekuko kontatzen da bertan.