Gerra Zibila Gipuzkoan: erresistentzia eta duintasuna

Erakusketa: 2019.09.10 - 2020.01.18 |
Jatorrizko ideia: Aitzol Arroyo, Aitor Azurki |
Inaugurazioa Irailaren 10ean, 19:00 |
Komisarioa: Antoni Nicolau |
Ordutegia: Asteartetik larunbatera 11:00 - 14:00 / 16:00-20:00 Jaiegunetan itxita. |
Koordinazioa: Ainara Martín |
Gerra Zibila Gipuzkoan; erresistentzia eta duintasuna izeneko erakusketa Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritza, KOLDO MITXELENA Kulturunearen bitartez, Gipuzkoako ondareari buruz bultzatzen ari den lan ildo baten barruan kokatzen da.
MEMORIA TAILERRAK
PROZEDURAK ETA METODOLOGIA
Espazio honek xede jakin bat du: beren memorietatik abiatuz errelato kolektibo bat eraikitzen parte hartu nahi duten taldeak aktibatzea eta lan egiteko bitartekoak jartzea.
Memoria biziaren ideia oinarri hartuta proposatzen dugu topaleku hau hiru hilabetez proiektuak langai dituen gertakarien inguruko ikuskerak trukatzeko. biltzeko eta partekatzeko. Areto honetako hormetan gehitu nahi ditugu. modu ikusgarrian. bertaratzen diren lagunen ideiak, memoriak eta oroitzapenak.
Horrez gain, inguruan dabiltzan guztiak ere gonbidatzen ditugu prozesu honetan aktiboki parte hartzera.
LANTEGIAREN EGITURA
1. Sarrera
2. Lehen hurbilketa
2.1. Galdera eta eztabaida proposamenak
2.2. Ideia giltzarriak zehaztea
2.3. Ideia giltzarriak ikustea eta ondorioak ateratzea
3. Atsedenaldia
4. Bigarren hurbilketa
4.1. Galdera eta eztabaida proposamenak
4.2. Ideia giltzarriak zehaztea
4.3. Ideia giltzarriak ikustea eta ondorioak ateratzea
TAILERRETAN PARTE HARTU NAHI IZANEZ GERO
Noiz: Hileko azken ostiral arratsalde eta larunbat goiz guztietan, irailean, urrian eta azaroan.
Ordutegia: Ostiraletan 16:30etik 20:00etara eta larunbatetan 11:00etatik 14:00etara.
Non: Erakustaretoan prestatutako espazioan.
Norentzat: Gai honi buruzko ezagutza edo interesa duen edonorentzat, haien adina, sexua edo jatorria edozein delarik ere.
Iraupena: gutxi gorabehera: 3 ordu eta 30 minutu.
Izen-emateak: https://tinyurl.com/GZG1936
Duela gutxi egin diren erakusketak
Koldo Mitxelena Kulturunean duela gutxi zer erakusketa egin diren jakin nahi al duzu? Klikatu hemen!

-
Unibertso txikiak. Gipuzkoa eta jaiotzak
Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Gipuzkoako Belenzaleen Elkarteak antolatutako erakusketa.
2022-12-05 2023-01-05
-
Aurrera eginez. Etorkizunari begira XIX. mendetik
2022-05-13 2022-12-17