>GAP >ESPAZIO SORRA
2009/1/27 - 2009/3/28
Komisarioa:
Artistak: AITOR ORTIZ
Testuak:
Muntaia:
Prentsa oharra:
Erakusketa honekin aretoak jarraipena ematen dio hasieratik erabili duen ildoari, hau da, ibilbide artistiko sendoa duten artistak gonbidatzen ditu espazio honetarako berariazko proiektuak egin ditzaten. Aitor Ortiz izen bat da nazioarteko artean eta gaztea bada ere sari eta erakusketa zerrenda zabala du dagoeneko.
Haren lanak arkitektura munduarekin izan du beti lotura, benetakoaren irudikapena izan ordez, espazioari eta eraikitze proiektuari buruzko hausnarketarako lan-eremua baita. Azken urteotan Rekalde aretoan (2002) eta Artiumen (2006) erakutsitako argazkien inguruan egin duen ikerketaren emaitza dugu oraingo proiektua, guztiz berria. Izan ere Destructuras, Modular.mod, Modular.rec, Muros de luz, Cajas de luz, lan horiek guztiek argazki-dekonstrukzioa hartzen dute ardatz plano desberdinetatik, argazkiaren aurkezpen espazialaren moldeak zalantzan jarriz.
Honela erakusten du:
"Azken hamar urteetan egin dudan argazkien dekonstrukzio lanean, ekoizpen mekanismo ezberdinen bitartez, argazkiak modu espazialean erakusteko moduak auzian jarri nituen eta horregatik, oraingo honetan objektu tridimentsional irekiak erabiltzea erabaki dut. Ez espaziori buruzko argazkiak, argazkiak espazioan baizik. Ez eraikinei buruzko argazkiak, eraikin fotografikoak baizik.
Oraindik ere arkitekturak irudikatzen jarraitzen dute, baina asmoa ez da eraikinaren itxura berreraikitzea. Hausnarketa egiturak planteatzen dituzte, eta arkitekturaren bolumena gogorarazten digute, baina inolaz ere, asmoa ez da eraikinak kopiatzea. Ez dira arkitekturaren kopia tridimentsionalak, arkitektonikoarenak baizik. Eta, azken batean, ez arkitektonikoarena bakarrik, horien eraikitze prozesuarena eta espazioan duten hedatze formalarena ere bai.
Argazkiak espazioko objektu errealtzat aurkeztea ez da trikimailu edo baliabide ikusgarri bat, espazioaren eta irudiaren inguruan egindako gogoeten eboluzio mantsoaren eta koherentearen ondorio baizik. Ikuslea argazkiaren esperientzia fisiko baten aurrean aurkitzen da, irudi laua abandonatu eta hizkuntza topologikoa aukeratu duena. Fikzioa ordea naturaltasun handiz nabari da agerikoak diren objektu horietan. Gauzak izaten jarraitzen dute, baina fikzioa izan nahi dute, eta horri eusten diote."
Duela gutxi egin diren erakusketak
Koldo Mitxelena Kulturunean duela gutxi zer erakusketa egin diren jakin nahi al duzu? Klikatu hemen!
-
«Gutxi esan, asko jolastu / Decir menos, jugar más»
Erakusketa udaran zehar burutu den Egile(ak) zikloko bigarrena eta azkena da, eta GFA-ko Kultura Departamentuak sormen-proiektuei ematen dien Egile sariaren irabazle izan diren Gipuzkoako bost emakume artistaren obrak biltzen ditu. Erakusketa abuztuaren 9tik irailaren 8ra arte ikusgai egongo da KMK-ren Santa Teresa Komentuko Atari gunean.
2024-08-09 2024-09-08
-
«Bidegurutzeak / Itinerarios comunes»
«Bidegurutzeak / Itinerarios comunes», Egile(ak) zikloak barne hartzen dituen bi erakusketetatik lehena, ekainaren 28tik abuztuaren 4ra bisitatu ahal izango da KMK-ko Ataria gunean.
2024-06-28 2024-08-04