Gipuzkoa duela 200 urte
1793: matxinada eta iraultzaren artean. Bere kokaleku geografikoarengatik, eta Probintzia Salbuetsia zenez, hau da, aduanetatik libre zegoenez, propaganda iraultzailea zailtasun gehiegirik gabe sartzen zen Gipuzkoan.
Probintziako herri eta hiri nagusietan Inkisizioko komisarioak bazeuden ere, Frantziarekiko mugan aduanarik ez izateak aukera ematen zuen debekatutako idazleen obrak eta panfleto iraultzaileak Gipuzkoa osoan zehar erraz xamar zabaltzeko.
Egoera horren ondorioz, Gipuzkoako zenbait herritan eta, batez ere, Donostian, Iraultza Frantsesaren aldeko giroa sortu zen, horregatik, errege espainiarrak Luis XVI.aren heriotza mendekatzeko bidalitako armadaren erasoari aurka egin ondoren Konbentzio frantsesaren gudarosteek kontraerasoari ekin zioten, Gipuzkoan barneratuz, oztoporik aurkitu gabe.
Errenteria, Tolosa, Bergara eta, batez ere, Donostian baziren gutxiengo aurrerazale batzuk eta Iraultza Frantsesa piztu zenean horrekin bat egitearen alde agertu ziren. Pertsonaia aurrerazale haiek monarkia absolutuaren menpeko izateari utzi nahi zioten, “Bakea Herriei eta Gerra Tiranoei” agintzen zuen Errepublika horretan hiritarrak izateko. Probintziako biztanle batzuek eta bereziki Donostiakoek, Michelena alkatea buru zutela, lurralde historiko horrek Gaztelarekin zuen lotura ezeztatu eta monarkia espainiarretik bereizteko aukera hobetsiz, Iraultza Frantsesarekin bat egin zuten.
Urtebetez, Gipuzkoa Errepublika Jakobinoaren mendeko estatu txikia izan zen.
Duela gutxi egin diren erakusketak
Koldo Mitxelena Kulturunean duela gutxi zer erakusketa egin diren jakin nahi al duzu? Klikatu hemen!
-
«Gutxi esan, asko jolastu / Decir menos, jugar más»
Erakusketa udaran zehar burutu den Egile(ak) zikloko bigarrena eta azkena da, eta GFA-ko Kultura Departamentuak sormen-proiektuei ematen dien Egile sariaren irabazle izan diren Gipuzkoako bost emakume artistaren obrak biltzen ditu. Erakusketa abuztuaren 9tik irailaren 8ra arte ikusgai egongo da KMK-ren Santa Teresa Komentuko Atari gunean.
2024-08-09 2024-09-08
-
«Bidegurutzeak / Itinerarios comunes»
«Bidegurutzeak / Itinerarios comunes», Egile(ak) zikloak barne hartzen dituen bi erakusketetatik lehena, ekainaren 28tik abuztuaren 4ra bisitatu ahal izango da KMK-ko Ataria gunean.
2024-06-28 2024-08-04