Gipuzkoa Nafarroko gerran
Datorren ostegunean, hilaren 21ean, jardunaldi berri bat, Miguel de Aranburu Gipuzkoako historiagileen Elkarteak antolatutako Gipuzkoako Historiaren Aurpegi Berriak zikloaren barruan
Participación de Gipuzkoa en la guerra de Navarra (1512-1524)
Gipuzkoako Batzar Nagusien erregistroak zein Azkoitia, Azpeitia edota Arrasate bezalako udal kontu liburuak erabiliz, hiribildu gipuzkoarren guda jarduera aztertzen da Nafarroako Erresumaren konkista luzearen garaian. Lehendabizi, Gaztelako Koroak konkistaren adarretako bat izateko zergatik aukeratu zuen Gipuzkoa aztertuko da. Hortik abiatuta, lurraldearen antolaketa militarra eta Errege erregin katolikoen nahian betetzeko emandako pausuak aztertuko dira. Armen eskuratzea, soldaduen erreklutatzea, logistika eta gudarosteen mugimenduak aparte, hiribilduen jardueren emaitzak izango dira hizpide, ahaztu gabe Nafar Monarkiaren defendatzaileek Gipuzkoa inbaditu eta harpilatu zutela. Suntsiketaren ondorioz, eta kostuak zirela eta sosik gabe, berreraiketzeko laguntza behar izan zuten.
Hizlaria: Victoriano Herrero Liceaga
Historian lizentziatua Deustuko Unibertsitatean. Eusko Jaurlaritzaren Dokumentazio Ondarearen Artxibistika Masterra. Irakasle tutore Bergarako UNED-en Historia eta Artearen Historia graduan. Deustuko Unibertsitateko Irakaslea, Donostiako Kanpusean, Historia Kultur Ondarea lizentziaturan 2007-2008an desagertu zen arte. Espainiako Aro Berriko Historian, Paleografian eta Diplomatikan espezialista. Azpeitiko Udal Agiritegiaren arduraduna. Donostiako Duestuko Unibertsitateko artxiboaren arduraduna. Madrileko Agiritegi Nazionala edota Valladolideko Erret Txanzilleria bezalako agiritegietan egin du lan. Donostiako, Azkoitiko eta Mutrikuko udal agiritegien antolakuntzan egin du lan. Jasokunde Kooperatiba bezalako enpresa agiritegietan egin du lan. Artxibistikan espezialista. Eusko Ikaskuntzaren partaidea eta bertako Erdi Aroko Dokumentu Iturrien Bildumaren zuzendaritzaren partaidea; Arrasate, Deba, Hernani eta Mutrikuko bildumak argitaratu ditu.
(hizkuntza: gaztelera)