Gipuzkoako historiaren pasarte ezezagunak
Urteko zikloaren bigarren zatiari ekingo diogu
Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Miguel de Aranburu Gipuzkoako Historialarien Elkarteak hitzaldi ziklo bat antolatu dugu KM Kulturuneko Aretoa Nagusian, urtero bezala, Gipuzkoako historiaren pasarte ezezagunak ezagutzera emateko. Orain 2022. urteko bigarren fase hau aurkezten dugu, hilean behin, irailetik abendura, 19:30ean egingo diren lau hitzaldiekin.
Irailak 20, 19:30 (euskara)
Josu Narbarte / Iñaki Sanz
Zazpi mendeko gatazkak izokin-arrantzaren inguruan
Gaur egun Gipuzkoako ibai eta itsasadarretatik ia desagertuta dagoen arren, izokina (Salmo salar) garrantzia handiko espeziea izan da Euskal Herriko ekonomian. Maila desberdinetako hainbat gizarte-talde eta eragile mendez mende saiatu izan dira baliabide preziatu hau aprobetxatzen, arrainaren bizitza-ziklo bereziari egokitutako arrantza-teknikak eta egitura espezializatuak diseinatuz. Horrek, jakina, gatazka ugari ere ekarri izan ditu. Hitzaldi honetan historia hori izango dugu aztergai, Gipuzkoako ibai eta itsasadarretan ezarriz arreta. Gonbidapena luzatzen diegu, beraz, interesatu guztiei, gurekin batera sarea botatzera hurbil daitezen.
Josu Narbarte arkeologoa da, EHUko doktore eta Aranzadi Zientzia elkarteko kidea. Bere ikerketa paisaia kulturalen bilakaera historikoan zentratu da, prozesu horietan giza zein ingurugiro faktoreen azterketa uztartuz. 2019tik, euskal kostako estuarioen inguruan ari da lanean, Eusko Jaurlaritzak diruz lagundutako proiektu bati esker.
Iñaki Sanz Azkue Biologian lizentziatua eta Aranzadi Zientzia Elkarteko kidea da. Herpetologiako zein botanikako hainbat arlotan lan egin du. 2006tik ondare naturalaren eta ahozko ondarearen ezagutza eta kontserbazioari loturiko jakintza alor anitzeko hainbat proiektutan lan egiten du eta koordinatzen ditu.
Urriak 25, 19:30 (gaztelania)
Berta Echeberria Arquero
San Sebastián:¿Le Petit Paris?
Belle ÉpoqueParisen jaio bazen, Donostian bizi izan zen, eta jaiolekuan baino gehiago garatu zen. Baina, egia al da hori? Donostia hiri frantsestua da? Zer dago benetan Donostiako iruditerian hain errotuta dagoen eta Donostiako frantses, chic etacharmant estilo nabarmenari buruzko tokiko kroniketan behin eta berriz errepikatzen den ideia horren atzean? Hitzaldian gai horiek eta beste batzuk jorratuko ditugu, sentsazioak eta estereotipoak gainditze aldera. Sentsazio eta estereotipo horiek, aurrez pentsatutako iritziak iraunarazteaz eta indartzeaz gain, ez dute ezer argitzen Frantziaren (frantses estiloaren) eta Donostiaren arteko harreman eta eragin mailari, moduari eta zergatiei buruz.
Berta Echeberria Arquero (Donostia, 1988) Historian lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean. Ondoren, Historia Garaikideko Masterra egin zuen eta aparteko saria lortu zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoan, eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntzako Masterra. Historia Garaikidean doktorea da, eta nazioarteko aipamena izan zuen Euskal Herriko Unibertsitatean Le Petit Paris. Presencia e influencia francesa en la configuración del San Sebastián moderno (1864-1920) tesiarekin. Hezkuntza Fakultateko Matematika, Zientzia Esperimental eta Gizarte Zientzien Didaktikako Departamentuko kidea da 2017az geroztik, eta gaur egun irakasle laguntzailea da. Bere ikerketa ildoen artean hezkuntza, gizarte, hiri eta kultura historia, eta gizarte zientzien historia eta didaktika irakaskuntza nabarmentzen dira.
Azaroak 8, 19:30 (euskara)
Iker Saitua
Oñatiko Altube anaiak, euskal immigrazioa eta Mendebalde Urruneko ardi-industria XIX. mende bukaeran eta XX. mendearen hasieran
XIX. mendearen bukaeratik XX.aren hasierako urteetara bitartean, euskal etorkin asko AEBetako Mendebaldera emigratu zuten ardi-industrian lan egitera. Haietako askok Nevadara joan ziren Oñatiko Altube anaien ustiategian artzain gisa lan egitera. XX. mende hasierarako artzain horietako askok soldatapeko lanaren ondorioz metatutako kapitalarekin euren ardi-ustiategiak abian jarri zituzten. Prozesu historiko hau aztertzea da hitzaldi honen helburua.
Iker Saitua irakasle atxikia da EHUko Politika Publikoak eta Historia Ekonomikoa Sailean. Saitua Historian doktorea da Nevadako Unibertsitatetik (AEB). Bere ikerketa lerro nagusiak Estatu Batuetako abeltzaintza-industriaren, ingurumen eta animalien historia dira. Hitzaldiaren gaiari lotuta, lan ugari argitaratu ditu euskal immigrazioaren inguruan. Horien artean bereziki aipatzekoa da Basque Immigrants and Nevada’s Sheep Industry: Geopolitics and the Making of an Agricultural Workforce, 1880-1954(2019) liburua.
Abenduak 14, 19:30 (castellano)
Alejandro Pulido
Guerra dialéctica y juegos de espías durante la Primera Guerra Mundial. El caso de la costa vasca y de Navarra
Lehen Mundu Gerrak herrialde beligerante zein neutralei eragin zien eta Hego Euskal Herria ez zen salbuespen izan. Komunikabideek, intelektualek eta biztanleriaren zati handi batek argi eta garbi adierazi zieten babesa herrialde batzuei edo besteei, batzuek aliatuei eta besteek Alemaniari. Horren ondorioz, liskar dialektikoa sortu zen prentsan, bai eta espioi joko bizia ere euskal kostaldean zehar.
Alejandro Pulido Historiako graduduna da Nafarroako Unibertsitatean (UNAV), Historia Garaikideko masterra Euskal Herriko Unibertsitatean eta Historia Garaikideko doktorea unibertsitate berean. Nazioarteko kongresu akademikoetan parte hartu du eta Lehen Mundu Gerraren ondorioei buruzko artikuluak argitaratu ditu, baita Bretainiako erregionalismoari eta mende hasierako Nafarroako prentsari buruzkoak ere.