Gipuzkoako historiaren pasarte ezezagunak
Gipuzkoako historiaren pasarte ezezagunak
Koldo Mitxelena Kulturuneak eta "Miguel de Aranburu" Gipuzkoako historialarien elkarteak antolatutako hitzaldi ziklo gure Areto Nagusian
Otsailak 10, 19:30 (gaztelania)
María José Iriarte eta Alvaro Arrizabalaga
Los últimos cazadores-recolectores de la Prehistoria en la Península Ibérica y en Gipuzkoa
Orain dela hamabi mila urte hasi zen ezagutu dugun azken glaziazioa urtzen. Mende gutxitan, klima aldaketak eragin drastikoa izan zuen ohian masa trinko batez estaltzen diren paisaia eta lurraldea eratzean. Gizaki taldeen sostengu ekonomikoa diren hainbat animalia desagertu egiten dira (mamutak, esaterako) eta beste batzuk, berriz, iparralderago dauden latitudetara emigratzen dute (adibidez, elur oreina edo bisontea). Gizaki komunitateak Epipaleolitiko edo Mesolitiko izeneko ekoizpen portaera ekonomietarako bidean sartzen dira. Trantsizio une horri buruz hitz egingo dugu. Izan ere, une horretan, besteak beste, gure espezieko lehen nekropoli kolektiboak aurkitzen ditugu, Jaizkibel 3 esaterako.
María José Iriarte Euskal Herriko Unibertsitatean Historian doktorea (EHU), Historiaurreko Ikerketa Taldeko ikertzailea (IT-622-13) eta Ikerbasque Ikerketa irakaslea da. Ikerketa lerro nagusiak Goi Pleistozenoko eta Holozenoko landaretzaren eta klima dinamikaren azterketan eta paisaiaren antropizazio mailaren definizioan oinarritzen dira (paleopalinologia). Hainbat jarduketa arkeologiko zuzentzen ditu Jaizkibel mendian edo Bolinkoba, Ezkuzta, Lezetxiki eta Irikaitzeko aztarnategietan.
Alvaro Arrizabalaga Euskal Herriko Unibertsitateko Historiaurreko katedraduna da, eta 1995etik irakasten du. Aldi horretan, berrehun artikulu baino gehiago argitaratu ditu, horietatik erdiak nazioarteko aldizkarietan; ehun inguru indusketa kanpaina zuzendu edo kozuzendu ditu Gipuzkoako, Bizkaiko, Arabako eta Asturiaseko aztarnategietan, hogeita hamar ikerketa proiektutan baino gehiagotan parte hartu du eta hamabi doktore tesi zuzendu ditu. Ekarpen gehienak Iberiar Penintsulako ehiztari-biltzaile paleolitikoekin lotuta daude.
Otsailak 17, 19:30 (euskara)
Eneko Hiriart
Akitaniako eta ipar Iberiar penintsulako txanpon-zirkulazioa Burdin Aroaren bukaeran (K.a. III-I mendeak)
Duela 2000 urte baino gehiagoko ingurumenari so egiten badiogu argi ikusten da mendebaldeko Pirinioetako bi alderdietan berezitasunak ageri direla -zeltekin eta iberiarrekin konparatuz gero-. Halere, garai horietako testu-iturriak eskasak izanik, arkeologiaren emaitzen beharretan gaude gehienetan, ulergaitzak zaizkigun errealitate horiek ulertzeko. Emaitza historikoen eta arkeologikoen artean, txanpongintzak duen lekua hanpatu behar da. Akitania eta penintsularen iparraldea gutxi ezagutzen ditugun populu anitzez -hiri eta botere-erdigune ugariez- antolatuak dira, eta testuinguru horretan txanponak agertzaile ezin preziatuagoak eta leialak dira dituzten irudien eta idazkunen bitartez dutelako beren autoritatea markatzen eta beren nortasuna finkatzen. Txanpona, ordea, hori baino gehiago da, eskuz esku iragaten baita, kurri dabilen eta zabaltzen den objektua da, eta sare eta trukaketen markatzaile ezin hobea. Hurbiltze arkeologiko eta numismatiko batetik abiatuz, Burdin Aroko bukaeraren (Kristo aurreko III. eta I. mendeak) konplexutasun etnikoen eta tokiko populuen eboluzioaren agertzea dugu hemen proposatzen.
Eneko Hiriart CNRS-eko ikertzailea da, arkeologoa eta numismatikalaria. Europar zeltiarraz, ekonomiaz eta aintzinako txanponez arizan da hainbat liburutan eta artikulutan. Bordeaux Montaigne-ko Unibertsitatean 2014ean doktoradutza ukan ondoren, Doktoratu-ondorengo ikerketa-kontratuak Paris-ko École Normale Supérieure-n eta Aix-Marseille-ko unibertsitatean iragan zituen. Casa de Velázquez-eko (Madrid) partaidea izana da 2016an eta 2017an. Gustave de Claussade saria 2016an, eta Joseph Déchelette Europar-saria 2017an, lortu zituen. Gauregun, lehen hirien agertzea nola gertatu zen Kristo aitzineko III. mendean, Europa kontinentalean, ikertzen ari du. Bestalde, Dordoñan (Frantzia), Burdin Aroko leku batetan operazio-arkeologikoak kudeatzen ditu.
Martxoak 31, 19:30 (gaztelania)
Ana Peña
Arquitectura señorial en Gipuzkoa. Evolución tipológica: de las casas-torre al palacio barroco
Hitzaldi horretan Gipuzkoako jaun-arkitekturan eman ziren aldaketak azalduko dira, dorretxeetatik hasi eta horiek eraikin errenazentista bihurtu arte. Era berean, bihurketa hori arrazoitzeko oin berriko jauregi barrokoak behatuko dira. Adierazpen artistiko horiek aztertu ondoren probintziako historia zati bat erakutsiko da iraganeko gizarteen ezaugarriekin batera, baina kontuan hartuta arkitektura zibileko lan horiek ere gaur egungo komunitatearen parte direla.
Ana Peña Artearen Historian lizentziaduna Euskal Herriko Unibertsitatean. Halaber, Euskal Ikasketetako Unibertsitate Espezialista (Asmoz Fundazioa eta UNED) eta Ikerketa Historiko, Artistiko eta Geografikoko Metodo eta Teknika Aurreratuen Unibertsitate Masterra (UNED) ere egin zituen. Gaur egun, UNEDen bidez ari da doktore-tesia egiten. Zumarragako arteari eta bertako historiari buruzko bi argitalpen ditu. Gainera, artikuluekin elkarlanean aritu da Real Bascongada de Amigos del País buletinean eta, batez ere Estudios Históricos sobre San Sebastián buletinean. Ikertzaile izateaz gain, Bigarren Hezkuntzako irakasle ere bada.
Apirilak 29, 19:30 (euskara)
Nerea Iraola Garmendia
Gipuzkoako hiribilduen hiri garapena Villafrancako ikuspegitik (Ordizia)
Tradizioz hiribilduen protohirigintza izan daitekeena, prozesu homogeneotzat eta Gipuzkoa osora estrapolatzen den errealitate baten modura hartu izan da. Garai bateko Villafrancan aztertutako adibideek, ordea, hiribildu baten eraikuntza berezko zigilua duen prozesu heterogeneo batetik gertuago kokatzen dela argitu dute, neurri handi batean, lekuko baldintzek eragin zuzena izanik.
Nerea Iraola Historian lizentziatua EHUn, Historia Militarrean aditua UNEDen eta arkitektura zibila eta hirigintza ondarearen ikertzailea EHUn. Bere ikerketa ibilbidea Gipuzkoako hiribilduen hiri garapenaren ingurukoa izan da, batez ere Ordiziakoaren ingurukoa. Azken urteotan, hiriaren jatorria eragin zuten faktoreetan ere interesatu da.
Maiatzak 26, 19:30 (gaztelania)
Laura Calvo García
Los retablos en Gipuzkoa a finales del siglo XVI: los ecos de Miguel Ángel
XVI. mendeko azken hamarkadak garai handiko unea izan zen Gipuzkoan arteen munduan. Arkitekto, mihiztatzaile eta eskultore onenek inspirazio italiarreko obra handiak sortu zituzten lehengai gisa zura hartuta. Une horretan diseinatu ziren erretaulak eta taillak, doitasunez landuak eta urreekin eta polikromiarekin engalatuak, arkitektura eta eskultura berritu zituzten eta Gipuzkoako Errenazimentu onena hurbildu gaituzte.
Laura Calvo EHUko Letren Fakultateko Arte eta Musikaren Historia Saileko irakaslea da, eta unibertsitate irakaskuntzan eta ikerketan jarduten du. «Sociedad, Poder y Cultura, Siglos XIV a XVIII» Euskal Unibertsitate Sistemako ikerketa taldeko kidea da. Bere argitalpenak Aro Modernoa Gipuzkoan eta Euskadin, eta bereziki Errenazimenduan eta Barrokoan oinarritzen dira.
Ekainak 30, 19:30 (gaztelania)
Daniel Zulaika
Los vascos y la primera vuelta al mundo
Euskaldunek parte hartze nabarmena izan zuten munduari egindako lehen itzulian, hogeita hamaika bizkaitar eta gipuzkoar ontziratu baitziren espedizioan. Horietatik, seik munduari bira ematea lortu zuten. Bost itsasontzietatik hiru Ondarroatik Lekeitiotik eta Erandiotik zetozen. Zeregin nabarmena izan zuten ere Kontratazio Etxekoek, Espezieria armada izeneko antolaketan, batez ere López de Recalde gipuzkoarra eta Domingo de Ochandiano bizkaitarra.
Daniel Zulaika, Medikuntzan lizentziatua eta doktorea. Historian graduatua 2018an "Elcano, los vascos y la primera vuelta al mundo" lanarekin. Elkano Fundazioko aholkulari Batzordearen kide da.
Irailak 29, 19:30 (gaztelania)
Pedro Echeverria Goñi
La transformación escurialense de la capilla-panteón de los Idiáquez en San Telmo de San Sebastián y sus pinturas manieristas (1574-1614)
San Telmoko kapera-panteoian kontserbatutako horma-pinturaren zati txiki urriei, estaldurei eta hatu manieristei esker, Donostiako historia materialeko orrialderik distiratsuenetako bat berrosatu ahal izan dugu Felipe II.aren Estatu Kontseiluko idazkari Juan de Idiáquez patronatuaren eskutik.
Pedro Echeverria, Iruñekoa dena, Arte eta Musikaren Historia Saileko irakasle titularra izan da EHUko Letren Fakultatean, Gasteizen. Ikertzeko interes nagusia Euskal Herriko (Araba eta Gipuzkoa) eta Nafarroako Errenazimendu eta Barrokoari buruzko azterlan historiko-artistikoak dira, eta, hori dela eta arte modernoarekin lotutako hainbat lan argitaratu ditu lurralde horietan.
Urriak 27, 19:30 (gaztelania)
Pedro Pablo García Fernández
Colaboración y resistencia en la población guipuzcoana durante la primera mitad de la ocupación napoleónica (1808-1810)
Okupazio napoleonikoari buruzko bibliografiaren berrehun urteetan, erresistentzia maila handiko irudi bateratua agertu ohi da penintsulako lurralde guztietan. Hitzaldi horretan aurkezten den tesiak agerian uzten du Gipuzkoako panorama desberdin bat zegoela okupazioren lehen erdian, lankidetza maila handiagoa zela eta. Gipuzkoako eliteen jarreran aldaketa orokor bat ematen da okupazioaren bigarren erditik aurrera, Batzar Nagusi-Aldundi matxinatuak bere jarduna lurraldean hasten duenean 1812ko otsailetik aurrera.
Pedro Pablo García Fernández Doktoretza, UNEDen, aurkeztu duen hitzaldiaren izen bereko tesiarekin. Gipuzkoako okupazio napoleonikoan espezializatua. Argitaratutako artikuluen artean, nabarmentzekoa da “La ocupación de San Sebastián de 1808” -BEHSS, 2015- eta “Ramón Barrutia, guerrillero y gerdarme cantábro, liberal exaltado y represor absolutista” EHUko Historia Garaikidean argitaratua.
Azaroak 17, 19:30 (euskara)
Iñigo Imaz
Añarbeko Uren Mankomunitatea (1968-2018): Gipuzkoako ur horniduraren eta saneamentuaren modernizazio prozesua
Añarbeko Uren Mankomunitatearen historia, ofizialki 1968an hasi zen. Historia ez ezaguna izan arren, gaur egungo Gipuzkoa ulertzeko ezinbestekoa da. Historia hau, pertsona eta erakunde ezberdinen arteko elkarlanaren historia da. Ideologietatik haratago, kontsentsu zabalaren ondorio zuzena baita Añarbeko Uren Mankomunitatea. Ur hornidura sarearen berritzea, lehenik; eta, ondoren, saneamenduaren arazo larriari irtenbidea emanez; Gipuzkoaren modernizazioaren oinarri funtsezkoa izan zen Añarbe. Eta da, erreferente eta eredu baita gaur egun ere.
Iñigo Imaz Historian lizentziatua da Deustuko Unibertsitatean 1998an, eta Historia Garaikideko Ikasketa Aurreratuen Diploma Euskal Herriko Unibertsitatean 2002an. Euskal ikasketen, artxiboen, museoen eta feminismoaren inguruko graduondoko hainbat ikastaro egin ditu. Legazpi, Idiazabal, Andoain, Irun eta Errenteriari buruzko historia lokaleko lanak egin ditu, eta Diario de Noticias egunkariko eta Ttipi-Ttapa aldizkariko berriemailea izan da Baztango eskualdean. Azpeitiko Trenbidearen Euskal Museoan ere lan egin du, besteak beste.
Babes eta higiene neurriak Areto nagusian