Gipuzkoako historiaren pasarte ezezagunak
Gipuzkoako Historiaren Pasarte Ezezagunak zikloak jarraitzen du
Gure historiari buruz ezagutzen ez ditugun pasarteak gizarteratzeko hitzaldi zikloa antolatu dugu Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Miguel de Aranburu Gipuzkoako Historialarien Elkarteak. Bederatzi hitzaldi izango dira guztira Gipuzkoako Historiaren Pasarte Ezezagunak izenburupean jasoko direnak. Urtero bezala hilean behin, astearte batean ospatuko dira, urtarriletik azarora, uztailean eta abuztuan izan ezik.
Apirilak 25, 19:30 (gaztelaniaz)
Imanol Vitores Casado
Gipuzkoako portuen proiekzioa eta defentsa: boterea, zerga-sistema eta jarduera ekonomikoa Erdi Aroaren amaieran
Imanol Vitores (Donostia, 1986) Historian lizentziatu zen 2008an Euskal Herriko Unibertsitatean, eta unibertsitate horretako ikertzailea eta irakaslea da gaur egun. Ikerketa-ildo hauek jorratzen ditu, batik bat: Behe Erdi Aroan Kantauri itsasaldean eta Akitania frantsesean zeuzkaten zerga-sistema, instituzio publikoak eta harreman ekonomikoak.
Gipuzkoako kostaldean kokatutako herriguneek, sorreratik bertatik, portuetako jarduera ekonomikoa arautzeko zenbait mekanismo jarri zituzten martxan.Gipuzkoak eta bertako biztanleek paper garrantzitsua izan zuten mugako lehen lerro eta defentsa gisa; izan ere, lurraldearen aberastasuna indartzeko neurri multzo oso bat artikulatu zuten portuak babestuz eta sustatuz.Azken finean, komunitatearen lanak eta konpromisoak baldintzatu zuten agintariek bultzatu zituzten onura fiskal, obra publiko edo legedi protekzionisten eta gisako neurrien garrantzia. Ikusiko dugunez, komunitate hori ez zen beti ados egon edo ez zuen bat egin ordezkarien agindu eta interesekin.
Maiatzak 23, 19:30 (gaztelaniaz)
David Martin Sanchez
Ijito herria Gipuzkoan, Aro Modernoan
David Martín Historian doktoratu zen 2016ko ekainean Euskal Herriko Unibertsitatean defendatutako «Ijito herria Euskadin eta Nafarroan (1435-1802)» tesiari esker.Hainbat artikulu idatzi izan ditu aldizkari akademikoetan, eta dibulgaziozko komunikabideetan ere argitaratu izan du.Ijito herria, mikrohistoria eta anarkismoa ditu ikerketa-ildo.
Ijito herria XV. mendetik bizi da Gipuzkoan, behin eta berriro debekatu izan bazaie ere lurralde horretan kokatzea.Ez Odol Garbiketaren Estatutuek, ez tokiko justiziaren errepresioak ez zuten ekidin ijitoak lurraldean errotzea.Nafarroa iparraldeko eta Lapurdiko beste familia batzuekin ahaidetutako zenbait familia kokatu ziren Gipuzkoan eta bertako gizartearen parte bihurtu ziren, beren berezitasun kulturalei eutsiz baina, aldi berean, pixkanaka haien herriko beste latitude geografiko batzuetako kideengandik bereiziz.Inguruko tradizioa – hizkuntza, musika edo bizimodua– beretzeak ijito herriaren azpitalde etniko bat sortu zuen: ijito herri euskalduna eta, horren baitan, gipuzkoarra.
Ekainak 6, 19:30 (euskaraz)
Juan Madariaga Orbea
1600 eta 1840 Gipuzkoa-ren egoera linguistikoa
Juan Madariaga Unibertsiatate Complutensean, Filosofia eta Letretan lizentziatua eta Euskal Herriko Unibertsitatean, Historian doktorea da. Gaur egun UPNA-NUP-eko irakasle titularra da, Bergarako UNED-en irakaskuntzan aritu ondoren. Historia kulturalean aditua, heriotzaren aurreko jarrerak eta euskararen historia soziala ikertu ditu beste gai batzuen artean.
Lehen Gerra Karlista bukatu arte gutxienez, Gipuzkoa izan da lurralde bakarra, non, ia populazio guztiak euskaraz hitz egiten zuen eta gehiengoak gainera beste hizkuntzarik ez zekien. Helburua izango da baserri-populazioen eta hiribilduen arteko elebitasun maila eta izan duen bilakaeraren desberdintasunak, Aro Modernoan zehar zehaztea.
Irailak 26, 19:30 (gaztelaniaz)
Jon Ander Ramos Martinez
El Doradoren bila: hurbilketa Gipuzkoatik Amerikarako emigraziora
Jon Ander Ramos Historian doktorea da eta Amerikaren Aro Berriko eta Aro Garaikideko Historia irakasten du EHUn.Haren ikerketa-ildoek migrazio garaikideetan jartzen dute arreta, batik bat, XIX. eta XX. mendeetako Amerikarako euskal emigrazioan eta kanpoan argitaratu zen aldizkako prentsan.
Konkistaren lehen urteetatik, nabigatzaile gipuzkoarrek presentzia nabarmena izan zuten aurkikuntzekin eta konkistarekin lotutako enpresetan.Indietarako lasterketak jarraitu egin zuen ondorengo mendeetan, eta oro har euskaldunen –eta bereziki gipuzkoarren– parte-hartzea handia izan zen.Komunikazio honetan Gipuzkoatik Amerikarako emigrazioaren ezaugarrietara hurbilduko gara, eta arreta jarriko diogu bai gipuzkoarrek harrera-gizarteetan izandako parte-hartzeari eta integrazioari, bai eta horiek jatorrizko komunitatearekin izandako loturei ere.
Urriak 24, 19:30 (euskaraz)
Unai Belaustegi Bedialauneta
Errepublikanismoa Gipuzkoan II. Errepublika aurretik
Unai Belaustegi (1983) Historia Garaikidean doktorea da. 2014an errepublikanismoari buruzko tesia defendatu zuen, Amerikar Estatu Batuetan eginiko egonaldiaren ostean. Tesiko lehendabiziko emaitzak 2015ean liburu baten bidez kaleratu zituen Belaustegik: Errepublikanismoa Gipuzkoan, 1868-1923 (UPV/EHU). Horretaz gain, beste hainbat publikazio ditu aldizkari zientifikoetan eta bigarren liburua kaleratu du Antton Olariaga ilustratzailearekin batera (2016). Egun, UPV/EHU-ko irakaslea da Historia Garaikidea Departamentuan.
Errepublikanismo antolatua 1868 amaieran plazaratu zen lehendabiziko aldiz eta demokraziaren aldarrikapena izan zen euren ezaugarri nagusienetariko bat. Demokraziaren aldarrikapenaz gain, monarkiaren aurkakotasunagatik, estatu laikoaren eta modernitatearen defentsagatik nabarmendu ziren errepublikanoak orokorrean. Euskaldunei eta gipuzkoarrei dagokienean, ezaugarri hauez gain, euskal probintzien autonomia ere sarri agertu zen euren mitin, hitzaldi eta kroniketan eta orokorrean, foruekin lotutako autonomia izan zen. II. Errepublika eta errepublikanismoa bera ongi ulertzeko, ezinbestekoa da 1931 aurreko kultura politiko hau eta bere ingurukoekin izan zituen harremanak ondo ulertzea.
Azaroak 21, 19:30 (gaztelaniaz)
Virginia López de Maturana.
No solo miedo. La institucionalización del franquismo en el País Vasco en la década de 1940
Virginia López de Maturana (Gasteiz, 1981).Historia doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean.Gerra Zibilaren eta diktadura frankistaren historian aditua, bereak dira: La reinvención de una ciudad.Poder y política simbólica en Vitoria durante el franquismo (1936-1975), Bilbo, UPV/EHU, 2014; lan horregatik Euskadi Saiakera Sarirako proposatua izan zen.
Francoren diktadurak hasiera hasieratik azaldu zuen Bigarren Errepublikaren herentzia bizitza publikotik kenduko zuen Estatu Berri bat eraikitzeko asmoa, eta baita ere liberalismoaren sustrai guztiak kentzeko nahia, historiaren azken mende eta erdiaren dekadentziaren iturritzat jotzen baitzen. Estatu Berrihark -erlijio, familia, ordena eta autoritate printzipioetan oinarritutakoa- 1936-1939ko Gerra Zibilean Francoren garaipen militarraren legitimitatea hartu zuen oinarritzat, eta horrela amaitutzat eman zitzaion tradizio liberal guztiari. Hala ere, erregimen horrek ez zuen errepresioa bakarrik erabili finkatzeko, garai berrietara egokitu zen gizartearen zati baten babesa ere izan baitzuen.Beraz, azalduko dugu zeintzuk izan ziren funtzionatu zuten erakunde nagusienak eta nola aritu ziren Euskal Herrian.