Gipuzkoako historiaren aurpegi berriak
Miguel de Aranburu Gipuzkoako historiagileen Elkarteak antolatutako Gipuzkoako Historiaren Aurpegi Berriak izeneko jardunaldietan, hitzaldi berri bat.
Osteguna, 28. Otsaila 2013, 19:30 - 21:00
Gipuzkoako populaketaren bilakaera parrokia-sarearen azterketaren argitan (XII-XVI. mendeak)
Azken hamarkadetan eginiko ikerketa arkeologikoek Gipuzkoako Goi Erdi Aroari buruzko datu berri ugari eman dizkigute eta populaketa eta gizartearen antolaketaren alorrean hipotesi berriak eraikitzeko aukera sortu dute. Arkeologi aztarnategi gehienak tenplu kristauak izan dira gaur arte eta, haiek eman diguten informazioa Behe Erdi Aroko parroki sarearekin alderatzean, orain arte lantzeke dauden prozesu historikoak identifikatu eta ikertzeko aukera eman digute. Esate baterako, azken urteetan parroki sarearen azterketak Gipuzkoako populaketa sisteman XII-XIII. mendeetan emandako aldaketen berri eman dezakeela jabetu gara eta era horretan gure lurraldean gertatu diren eraldaketa politiko, ekonomiko eta sozialez jabe gintezkeela uste dugu. Oraingoz ikerketaren egoeraren eta lehen emaitzen berri eman nahi dugu beraz, tokian tokiko antzekotasun eta ezberdintasunak ikertzeko lan handia baitugu oraindik aurretik.
Hizlaria: Iosu Etxezarraga Ortuondo
Donostiako Deustuko Unibertsitateko kanpusean Historian lizentziatu zen eta gaur egunean Euskal Herriko Unibertsitatean doktoregoa lortzeko tesia prestatzen ari da, Ernesto García Fernándezen zuzendaritzapean eta "Los laicos y sus instituciones en la configuración religiosa de Gipuzkoa (1418-1532)" izenburupean. Gaur egunean Zehazten ZK enpresako kidea da eta arkeologia, artxiboko ikerketa eta kultur hedapenaren arloetan dabil lanean.
(Hizkuntza: euskara)