Gipuzkoako parrokien historia Erdi Aroaren hitzaldia
"Miguel de Aranburu" Gipuzkoako Historialari Elkarteak eta Koldo Mitxelena Kulturuneak hitzaldi bat antolatu dute gaur, 19:30tan “Gipuzkoako parrokien historia Erdi Aroan” gaiari buruz, Koldo Mitxelena Kulturuneko areto nagusian. Hitzaldiaren mintzalaria Josu Curiel Yarza, Erdia Aroko historian doktorea, izango da.
Gipuzkoako parrokien sarea, Europako beste hainbat eskualdetan bezala, Erdi Aroan hasi zen josten, nekazaritza komunitateek, tokiko jaunek edo hiribilduek bultzatutako eraikuntzei esker. Aintzakotzat hartu behar dugu, parrokia, eraikinaz gain, lurralde bat, komunitate bat, apaizgo bat eta funtzio konkretu batzuek osatzen zituztela eta oraindik osatzen jarraitzen dute. Baina parrokia hori baino gehiago izan zen Erdi Aroan. Biztanleriaren lurralde antolaketa eta identitate elementu nagusienetakoa izan zen, nagusiena agian, hiribilduak sortu arte. Gipuzkoan, Euskal Herriko beste hainbat lekutan bezala, Ahaide Nagusien funtsezko botere elementu bilakatu zen parrokia, patronatuari esker. Honen bitartez jaunek botere ekonomikoa (hamarrenak eta bestelako errentak jasoz), botere ideologikoa (erretorea izendatuz) eta botere sinbolikoa (eliza, hilobi, eserlekuetan… lehentasuna aldarrikatuz) bermatzen zituzten.
Gai hauen inguruan hitz egingo digu Josu Curiel Yarza doktoreak. Hitzaldia euskeraz izango da.
{jcomments on}