Giulietta Masina (1921-1994)
Giulietta Masina artearekin zerikusia duten lanbide desberdinetan ibili zen aldi berean –antzerkian, irratian, musika eta dantzan- zinema munduan hasi aurretik, figurante modura lehenengo papera 1946. urtean iritsi baitzitzaion. Antzerkiarekin jarraitu zuen eta arrakasta handiak lortu zituen baina 50eko hamarkadako hasierako urteetan erabat utzi zuen, zinema munduan sartzeko bete-betean.
Federico Fellini handiarekin izandako harremanaren ondorioz -1943. urtean berarekin ezkondu zen-, oso ospetsu bihurtu zen honako film hauekin: La strada, Le notti di Cabiria, Lo sceicco bianco, Giulietta degli spiriti eta Ginger e Fred. Fellini zuzendariarekin egindako filmaz gain, beste film interesgarriak ere errodatu zituen, honako hauek, adibidez: Senza pietà eta Fortunella.
Giulietta Masinaren lan interpretatiboa gogoratuko dugu uztailaren 14tik 19ra bitartean.
{jcomments on}