Giza liburutegia

Hilaren 20an Pertsona Errefuxiatuen Nazioartego Eguna dela eta, Bakeola elkarteak Giza liburutegi bat antolatu du Koldo Mitxelena Kulturuneko Erakustaretoan egun hortan bertan, arratsaldeko 17:30etatik 20:00ak bitartean.Giza liburutegi horren helburua zera da: pertsona errefuxiatuen egoera ikustaraztea eta espazio publikoan eguneroko bizitzan hitzik ez dutenei hitza ematea. Horretarako, arrazoi desberdinengatik errefuxiatu diren, izan diren edo izan nahiko luketen pertsonak irakurri ahal izango ditugu gurean. Liburuak balira bezala, giza liburu horiek euren historioa kontatzeko prest egongo dira aretoko puntu ezberdinetan eta irakurle bezala parte hartu nahi duen edonork aukeratu ahal izango du zein liburu eta zein saiotan irakurri.