Glaskultur

2006/7/13 - 2006/9/23
Komisarioa: Martí Peran
Artistak: Xavier Arenós, Marc Bauer, Denis Beaubois, François Bucher, c505, Hannah Collins, Octavi Comeron, Do-Ho Suh, Domènec, Eventstructure Research Group, Andreas Gursky, Anna Malagrida, Iñigo Manglano-Ovalle, Antoni Muntadas, Alexander Pilis, Orit Raff, Pablo Rivera, Thomas Ruff, Gregor Schneider, Efrat Shvily, Frank Thiel, Timm Ulrichs, Cooperativa Uro1.org, Javier Vallhonrat, Albert Vidal, Anton Vidokle
Testuak: Martí Peran
Muntaia: Equipo 7
Prentsa oharra:
Beiraren kulturak -Glaskultur- oso irismen handiko Gardentasun ideal bat zabaldu zuen kultura modernoaren barnean. Kontua ez zen soilik material berrien aldaberatasuna baliatzea, baizik eta humanismo berri bat bideratzea.
Gardentasunaren utopia gizarte ireki eta higieniko baten desira irudikatu zuen; honetan gainditu egingo zen barnearen eta kanpoaren arteko antinomia, gizakiak aukera izango zuen naturalarekin bat egiteko, eta, azkenean, barnealde argitsuek izate osasungarri bat bermatuko zuten.
GlasKultur. Zer gertatu zen gardentasunarekin? proiektuaren asmoa ez da ilusio moderno horren berreraikitze historikoa zertzea. Guk proposatzen duguna zera da, batez ere Gardentasun ideal horrek gaur-gaurko munduan izan dituen deribazioak -inboluzioak sarritan- aztertzea. Ikuspegi honetatik, diziplina anitzeko hurbilketa bat proposatzen da, oso ongi mugatutako 7 eremu tematiko hartuz abiapuntutzat, eta 70eko urteetatik orain arteko lanak bilduz. Eremu tematiko horiek honakoak dira: Gardentasunak, Dentsitatea, Atzerantz egitea, Zaintza, Exhibizionismoa, glasnot?, Itxuraz gaindikoa.
GardentasunakMies Van der Rohe Gardentasun modernoaren eredu gisa laburki gogoratu ostean, atal honetako zenbait lan saiatzen dira Gardentasunaren ideiaren potentzial izugarria esploratzen, hain zuzen hark izan zituen perbertsio garaikideei hurrengo ataletan zehar ekin aurretik. (Thomas Ruff / Hannah Collins/Do-Ho Suh / Eventstructure Research Group / Octavi Comeron / Iñigo Manglano-Ovalle).
DentsitateaGlasKultur-ek printzipioen harrobi gisa funtzionatu nahi zuen, horietatik metropoli berrietarako tipologi aukerak sortzearren. Egiak beste bide batzuk egin ditu, ordea, oso bestelako batzuk: aldiri gehien-gehienak hiritartzeko jorratu diren bide baldarren eredua arkitektura modernoa izan da, hau beti gogotsu agertu baita, benetako “bizi izateko makinak” asmatzeko. Hainbat argazki-lanek agerian uzten dute egoera hau Berlin, Erroma, Paris, Mexiko edo Bartzelonako hirietan. (Anton Vidokle / Domenec / Frank Thiel / Andreas Gursky / Anna Malagrida).
Atzerantz egitea Publikoaren eta pribatuaren arteko harremanak berregiteko aukera gisa ere zabaldu zen GlasKultur-en programa, hots, anomaliaz beteriko kanpoaren eta etxekoan ixtearen arteko harremanetara begira. Baina igurikapen horiek osatzetik zeharo urrun, gaur-gaurko testuinguruan ugaldu egin dira subjektuak atzerantz egiteko eta esperientzia bunker batean sartzeko argudioak, hala nola segurtasuna, telelana, bakardadea... Gai honen berri emateko, batzuetan barren-barrenekoa eta beste batzuetan politikoa ukitzen duten lanekin batera, Xavier Arenós-ek proiektu espezifiko bat egin du. (Xavier Arenos / Gregor Schneider / Efrat Shvily / Orit Raff / Javier Vallhonrat).
Zaintza Gardentasunaren apologia modernoa, berehala, zaintzarako aitzakia gisako perbertsiora iritsi da. Gardentasuna aienatu egiten da ikusgarritasunean, eta ikusgarria zainduaren eszenatoki bihurtzen da. Ekuazio honen bidez, eta segurtasun neurrien ustezko areagotu behar horrek legitimaturik, arkitektura aukera opakoetara itzul daiteke, protesi teknologikoz horniturik, begirada zigortzaile baterako.Erakusketak oso proiektu zuzenen eta, kasuren batean, ironikoen bidez hornitzen du atal hau. (Timm Ulrichs / Denis Beaubois / Pablo Rivera).
Exhibizionismoa Gardentasunak bazuen, halaber, ikuskizun hutserantz jotzeko arriskua. Aukera honek bere goreneko maila iritsi du egungo reality show delakoaren kulturan. Baina alderdi horretaz gain, gaur-gaurko esperientziaren barnealdean ere posible da gardentasunaren kudeaketa ikustea exhibizionismo suerte bat, pribatuaren teatralizazio bat legitimatzeko euskarri gisa, orain pribatua eskaini egiten zaio-eta begirada kolektiboari, ikusgarria denari buruzko ideia atzera pentsatzeko.Hainbat performanceren erregistroaren bidez, bideo lanak baliaturik edo marrazki instalazio batez, erakusketan aztertu egiten dira “nork bere burua exhibitzeko” dauden moduak. (Albert Vidal / Marc Bauer / URO).
glasnost ? Sistema sobietarrak 1986an onartu zuen glasnost edo informazio zabaltze horrek ekarri zuen Berlingo murrua eraisteaz goia joko zuen prozesuaren hasiera. Baina hedabideen gardentasunak bere ifrentzua ere garatu zuen mendebaldean: simulakroa, albiste eraiki eta fikzioz bildua bideratze ideologikoan eraginkortasun handiagoa izan dezan.Atal honetan erakusketak hainbat lan eskaintzen ditu, Muntadas-ek hedabideei buruz egin lan klasiko batetik informazioaren manipulazioan bildutako produkzio berrietaraino iritsiz. (Antoni Muntadas / c505/ François Bucher)
Itxuraz gaindikoaGaur-gaurko munduan ere antzeman daitezke gardentasunaren modalitate berriak. Batez ere itxuraz gaindikoa, abiaduragatiko hurbilketa, teknologiak ahalbidetzen duen nonahikotasuna eta islen aniztea. Horren guztiaren berri emateko, erakusketak Alexander Pilis-ek propio egindako produkzio bat aurkezten du.
Duela gutxi egin diren erakusketak
Koldo Mitxelena Kulturunean duela gutxi zer erakusketa egin diren jakin nahi al duzu? Klikatu hemen!

-
Unibertso txikiak. Gipuzkoa eta jaiotzak
Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Gipuzkoako Belenzaleen Elkarteak antolatutako erakusketa.
2022-12-05 2023-01-05
-
Aurrera eginez. Etorkizunari begira XIX. mendetik
2022-05-13 2022-12-17