Fugazi
Marcin PODOLEK
Fugazi Music Club
Spaceman Books, 2015
Zer dela eta aukeratzen dugu guztiz ezezaguna zaigun egile edo liburu bat?
Sena? Ituxra? Kakofonia?...
Fugazi. Oraingo honetan izenburuagatik, bistan da.
Halere, hau ez da Fugazzi taldeari buruzko dokumentala. 1992. urtean Varsovian izan zen kontzertu aretoari buruz baizik. Izan ere, hori da Podolec-ek egiten duena, Fugazi aretoaren historia miragarria dokumentatzea, komiki formatoan.
11 hilabeteko abentura. Izan ere, aretoa irekitzea, mantentzea eta harengandik askatzea abentura izan zen hura sortu zuten lagun taldeentzat.
Antzeko tokietan musika emanaldiak antolatzen ez da gutxi Gurean dugun eskarmentua.
Zergatik egingo zaigu deigarri istorio hau?
Hamaika arrazoi bururatzen zaigu. Esate baterako, Gurean abentura luzeagoak eta ugariagoak izan diren arren, gerora hark izan zuen balorizazioa eta estimua hutsaren hurrena izan dira, salbuespenak salbuespen. Horregatik, Poloniako kultura herrikoian Fugaziren gora beherak horrelako eragina izatea poztekoa da. Azken batean, gazte batzuek sortutako gune berezi bat unibertsalak izateko eta kultura zabalago batean txertatzeko izan zuten moldea.
Esan gabe doa, gazte horiek autogestioan topatu zuten bidea eurena izan zela, ez gurea, eta horregatik, arazoak ere bestelakoak izan zituzten. Hortan datza bai abentura, bai eta unibertsalitatea.
Lan honen intra historian, egilea bera dugu. Jaio berria baitzen Fugaziren gorentasunean. Halere, bere burua talde eragileko kidetzat aldarrikatzen du. Landu duen komikiak horretarako eskubidea ematen dio, zalantzarik gabe. Dirudienez, tabletean osatu du lana, hori du eta, lan egiteko metodoa.
Azkenik, azken orria ezin aipatu gabe utzi. Beldurgarria baita. Gaztelerazko bertsioan hala dio: “¿Podría existir hoy el Fugazi? Seguramente no. Fue una época de libertad. Y ya desapareciió.” Hori izan zen ere ROCKOMIKIAK topaketak antolatu genitueneko ondorioetariko bat: han zeuden fanzine, marrazki, abesti… ezingo zirela argitaratu 20 urte beranduago.