Kortsarioen ostatua
Kortsarioen ostatua ez da piraten istorio bat gehiago. Donostian kokatua dago. Taberna zuloan. Eta aldi berean, Ternua, eta Agoteen pasarteak ere jorratzen ditu.
Komikiaren hitzaurrean David Zapirainek azpimarratzen duen bezalaxe, 'Istorioak Historia direla ere bistan da, hain dira ezinezkoak. Errealitatean baino ezin dira horrelakorik eman. Mitologia, historia eta bizitza. Hiruak daude pertsonaiengan txertatuta'.
Bertan biltzen diren istorioak: Ternuako izotzak, Anaia etsai, Kandela santuak, Traganarru, Etekinak eta galerak, Agotaren burua.
Dani Fano (gidoilaria) eta Guillermo Gonzalezen (marrazkilaria) eskutik heldu zaigu komiki itzel hau.
Gehiago jakiteko:
Kortsaioen ostatua (BOOKTRAILER)
Kortsarioen ostatua (MUESTRA)
Donostiako kortsarioen testigantza, komiki batean bildua (GARA)
XVI. mendeko Donostiaren berri jaso dute kortsarioen ostatua komikian (IRUTXULOKO HITZA)