Reyes disfrazados
Vance, J. ; Burr, D.
Reyes Disfrazados. Norma, 2015
Kings in Disguise. Kitchen Sink Press, 1988
Les Rois vagabonds. Vertige Graphic, 2003
Reagan-en “garaia” inspirazio-iturri izan omen zen hainbat gidoilarirentzat. Reaganek politikan eta gizartean egindakoak, ez eta filmetan egindakoak, idazteko hizpidetzat jotzen dela ez baita lehen aldia komiki baten hitzaurrean.
Horregatik reagankeriaren zulorik ilunenetan 29ko depresioaren ondoko egoera bortitzenera salto egitea guztiz naturala da. Horregatik ere, Fred Bloch-en odisea 2015. urtekoa da. Ez Kalifornia, Utah edo Chicagon zehar, Europan eta Europako sarreran baizik.
Vancek-Burrek 1988an egindako lana Hedges-Saccoren prekuela dirudi.
Eromena, bortxa, menpekotasuna, alienazioa… sustraiak dituzte. Gertakizun sozialak dira. Infernua nork bere barruan pizten du, eta galtzaileek piztiak ez bihurtzeko lehiatu behar dute… edo animalia bilakatu.
Ezer ez dutenek auto suntsituak ez izateko grina ez ezik, ezer ez izateko bidean daudenen borroka dago ere. Bi inframundu horietan, elkartasunak salbatzen du gizasemea, gizalaba. Gizakiarengandik ateratzen den sentimendua, besteak zu bezalakoak direla onartzen duten sentimendua. Piztia bihurtzeko zorian, gaizkia ez da beti aukeraketa.
Ez nahastu, ez da kontakizun inozoa, Disneydun amaiera duena. Disney aipatzea ez da alferrikakoa. Eta Dickens edo Huckleberry Finn ere espresuki agertzen dira testuan. (Schorcy Smith eta Bobby Thatcherren aipuak kriptikoagoak dira). Ez da aipatzen Rick-en kafea, ezta Donostiako bulebarra, baina Forden lantegiaren aurrean biak ikusi ditugu.
27 urte pasa dira. 76 urte pasa dira. Jada Forden V-8a ez da gure kaleetan ikusten. Baina jendeak basapizti izutuaren eta gizakien arteko hautua segitzen du egiten.
Sir Desastre