Silver Surfer
Estela plateada. v. <1-2> / Dan Slott ; Michael Allred ; Laura Allred
(1. Nuevo amanecer ; 2. Mundos distintos)
Silver Surfer. Vol. 6. 1-10
Galtzontilloak pijamaren gainean eramaten dituzten pertsonaiak maite ez badituzue, oraingo honetan ez duzue aitzakirik. Norrin Radd biluzik zihoan ala ez ez da inoiz oso garbi egon, gaur arte.
Super heroioak edo dena delakoak oso aurre ikusteko modukoak ala errepikakorrak direla uste duzuenek, aurre iritziak albo batera utzi beharko dituzue. Silver Surfer delakoak espazioa surf ohol baten gainean zeharkatzen du eta.
Bi bildumagarri hauek eskuratzeko eta ulertzeko ez da beharrezkoa pertsonaia aldez aurretik ezagutzea. Aitzitik, lehendik ezagutu eta maite zuen orok esker onez izateko motiborik baino ez du izango bildumarekin.
Silver Surferren hastapenetan, klasikotzat jotzen diren haietan, pertsonaiaren izaera Shakespear-duna aipatzen zuten adituek. Tebeo honekin ondo pasatzeko hainbeste jakinduri eta handinahikeria beharrezkoa ez dela zin dagizuegu. Umorea, abentura, epika, pertsonai berria (zeinek ez du sartuko Dawn ezinezko maitaleen zerrendan?), maitasuna, drama, tentsioa, Silver Surferren istorio klasikoen zeharkako aipamenak
Tira, eman aukera bat gazteleraz inoiz izan den itzulpen zoragarriena duen “Estela Plateada”ri. Ez zara damu izango.