Zesarren papiroa
“Zesarren papiroa” du izenburua Asterixen 36. abenturak. Oraingoan, bigarren aldia da Jean-Yves Ferri gidoilari eta Didier Conrad marrazkilariak batu direla Asterixen abentura berri bat kontatzeko.
Dena Pronoplus izeneko editore maltzur eta Doblepolémix eskriba errebeldearekin hasiko da, Zesarrak ezkutuan mantendu nahi duen istorio sekretu bat argitara emango baitute. Antivirus izeneko legionarioak edo Redwifix bezala ezagutzen den galiarra dira abentura hau osatzen duten osagaietako batzuk.