Gonzalo Chillida
2013.04.25 / 2013.06.15
Koldo Mitxelena Kulturuneko Ganbaran Gonzalo Chillida (1926-2008) artista donostiarraren erakusketa ikusgai duzue . Euskal panoraman XX. mendearen bigarren erdialdean izan dugun margolari garrantzitsuenetakoa da Chillida.
Denboran zehar margolariak berak babestu eta, bilduma pribatu bat balitz bezala, bere estudioan kontu handiz gorde zituen lanak ikus daitezke Ganbaran. Artista hil zela bost urte direla, bere seme-alaba Gonzalo eta Alicia Chillidak komisariatutako erakusketa honek 100 obra inguru jasotzen ditu eta gehienak lehen aldiz ikusteko aukera izango du bisitariak. Ibilbide kronologikoa jarraitzen dute margolanek, erakusketa 50. hamarkadan hasi eta Gonzalo Chillidaren bizitzaren amaierara arte doalarik.
Formatu txiki eta ertaineko margolanak dira guztiak, atzera begirako ikuspuntu batetik aukeratutakoak. Horrez gain Chillidaren argazki-lanak ere ikus daitezke, baita arkitekturarekin elkarrizketan egituratutako proiektu batzuk ere.
Abstrakzioa eta figurazioaren artean
Lehendabiziko bodegoiei, forma eta kontzeptuaren bilatzea protagonista dutenei, formek jarraitzen diete, igeltsuzko eskultura eta collage bidez, non natura den funtsezko modeloa: mineralen kristaltzea, fosilen aztarnak, harkaitzen forma estratifikatuak, mendien planoen gainjartzeak….
Guztiak esperimentaziorako alorra dira, 1960an aurkitzen duen arte edertasuna eta errealaren misterioa atzemateko ikur bilakatzen den gunea: itsasoa eta hondarraren arteko muga, non iheskorrena iraunkor bilakatzen den, zeruko argiaren isla uraren arrastoaren gainean. Hortik aurrera, bere lanaren hari kronologikoa ezabatu egiten da eta gaia abstraktu bilakatzen 2007ko data duten azken lanetara iritsi arte.
Bitarteko leku honen aurkikuntzarekin hondarrak sortari ekiten dio. Itsastarrak, zeruak eta basoekin batera, bere obraren gai nagusi bihurtzen da gai hau. Bere hiriko bistetan, mendietakoetan edo Castillakoetan birsortzen duen paisaia ere ezin ahaztu, non gandua, elurra edo argia diren protagonista.
Erakusketa honetako obra hautaketak erakusten du Gonzalo Chillidaren pinturak balantza egiten duen bi eskalen arteko (makro eta mikro) tentsioa. Naturaren aurrean duen ikuspegi pertsonala hemen nabarmentzen da. Elkarbizitzan jartzen ditu bistarik zabalenak gune piktorikorik txikienean, hala nola mihise handi batean handitutako paisaiaren xehetasunik txikienaren magnifikazioa.
Argazkilaritza
Margolaritzarekin batera, artistak argazkigintza lan zehatza egiten du paisaien atlas oparo bat osatuz milaka argazkiz, eta horietatik kopuru txiki bat erakusten da lehen aldizerakusketan. Berrogeita hamarreko urteetatik Leica kamera analogikoarekin hartu eta zuri beltzean berak errebelatutako argazkiei, kolore digitalez egindakoek jarraitzen die. Guztiak tasun atmosferiko edo enkoadre ezin hobe bat nahi duten begirada errepikari eta jakin batekoak dira. Batzuetan foto-muntaia egiten du ikusmen zabalagoa edo panoramika bat lortu eta sorta luzeak garatzeko ia denbora bereko uneen motibo beraren aldaerekin.
Muralak
Halaber, erakusketan bi proiektu mural ere aurkezten dira. 2000. urtean Gonzalo Chillidak Xabier Unzurrunzaga arkitektoarekin lankidetza bat egiten du Benta-Berriko elizako proiektuan, eta bertan margotzen du absideko murala, bere seme Juan Chillidarekin batera. Egunsentia/Amanecer, hori du izenburu, bere margolanetako behin eta berriroko gaietakoa da: mendizko itsaso bat, Gipuzkoa eta Nafarroako barne bailaretako bista gandupean.Bestetik,2005ean Igeldo pabiloia sortzen da –Alicia Chillidaren proiektua Luis Enguita arkitektoarekin lankidetzan- mendiaren kanpoko maldan kokatua. Leku horretara ia egunero joaten zen Gonzalo bere azken urteetan arratsean ilunabarrari argazkiak ateratzeko. Pabiloiaren horma bakoitzarentzat koadro bat margotu zuen eta itsasoari begiratzen dion horma hutsik nahi izan zuen. Igeldoko Pabiloia leku honetan estudio bat izateko Gonzalo Chillidak zuen ametsaren ondorioa da, bakardaderako eta bakerako leku bat.
Katalogoa
Erakusketa dela eta, Koldo Mitxelena Kulturuneak erakusketako obren irudiak jasotzen dituen katalogoa argitarat udu. Mikel Lertxundi arte historialariak, Miren Agur Meabe idazleak eta Alicia eta Javier Chillidak idatzi dituzte testuak.
Gonzalo Chillida
Gonzalo Chillida Donostian jaio zen, 1926ko urtarrilaren 12an. Pedro Chillida eta Carmen Juanteguiren semea zen, eta Ignacio Chillida eta Eduardo Chillida eskultora zituen anai. Gaztetatik pintura atsegin zuelarik, 1947an Madrilgo San Fernandoko Arte Ederren Akademian sartu zen. Bertan ikasi zuen 1951 urtera arte, pinturan espezializatu zelarik. Urte horretan Parisera joan zen 1953ra arte. Donostian bizi izan zen eta bertan egin zuen lan hil zen arte. 2001 urtean Arte Ederren Urrezko Domina jaso zuen. 2006an Madrilgo Prado Museoan eta Donostiako Miramar Jauregian bere obraren lehen monografikoa egin zen.
Ordutegia: 16:00 - 20:00
Asteartetik larunbatera
Duela gutxi egin diren erakusketak
Koldo Mitxelena Kulturunean duela gutxi zer erakusketa egin diren jakin nahi al duzu? Klikatu hemen!
-
«Gutxi esan, asko jolastu / Decir menos, jugar más»
Erakusketa udaran zehar burutu den Egile(ak) zikloko bigarrena eta azkena da, eta GFA-ko Kultura Departamentuak sormen-proiektuei ematen dien Egile sariaren irabazle izan diren Gipuzkoako bost emakume artistaren obrak biltzen ditu. Erakusketa abuztuaren 9tik irailaren 8ra arte ikusgai egongo da KMK-ren Santa Teresa Komentuko Atari gunean.
2024-08-09 2024-09-08
-
«Bidegurutzeak / Itinerarios comunes»
«Bidegurutzeak / Itinerarios comunes», Egile(ak) zikloak barne hartzen dituen bi erakusketetatik lehena, ekainaren 28tik abuztuaren 4ra bisitatu ahal izango da KMK-ko Ataria gunean.
2024-06-28 2024-08-04