Gonzalo Chillida
Ganbaran egingo den Gonzalo Chillidaren (Donostia, 1926-2008) erakusketan bere bizitzan zehar artistak gordetako obrak ikusi ahal izango dira. Gonzalo Chillidaren lanaren lehen atzera begirako kutsua izango du erakusketak, 50 hamarkadan egindako koadroetatik hasita, bere bizitzaren amaieran margotutakoak ikusi ahalko baitira, gehienak, estraineko aldiz.
Aukeraketak artistaren obran makro eta mikro eskalen arteko tentsioa erakusten du. Naturaren ikuspegi pertsonal horretan, bista zabalen eta espazio minimoen elkarbizitza daude.
Formatu txikiko 100 bat obra biltzen ditu erakusketak. Orden kronologikoa segituz, 1950 urteko bodegoiekin hasten da eta hamarkada horretako amaierako formekin jarraitzen du. Esperimentazio garai honek, 1960an, bere pinturaren gai nagusiaren aurkikuntzara darama artista: itsasoa eta hondarraren arteko limitea. Erdibideko leku horren aurkikuntzak hondarren seriearen hasiera dakar, marina, zeru eta basoekin batera modu jarraitu batean garatzen dituelarik.
Pinturarekin paraleloan, Gonzalo Chillidak argazkiarekin ere egin zuen lan. Ateratako milaka argazki horiek atlas paisajistiko zabala hori lehen aldiz ikusi ahal izango da.