gorputz_grafiak
Ate-zulotik begiratu, eta oharkabean bustiko zaitu feminismoak, eta baita erre ere. Bustiko zaitu, arrastoa uzten duelako beti. Blaitze horretatik sortu dira, onddoen pare, elkargune feministak han-hemenka. Erreko zaitu, pospoloen pare, nork bere burua auzitan jartzeko dei goria baita, jario kontrolaezina eta eutsiezina. Marruskadurak sortzen dizkigu pentsamendu feministak, garena eta izan nahi duguna birpentsatzera eta berrasmatzera garamatzalako.
gorputz_grafiak erakusketak Euskal Herriko Mugimendu Feministaren ibilbidea irudikatzea du helburu. Gure genealogia feministak. Euskal Herriko Mugimendu Feministaren kronika bat liburua oinarri hartuta, hainbat eduki eta material grafiko eskaintzen dira: antolaketa-ereduak, jardunaldiak, eztabaidak, aldarrikapenak eta lan-molde nagusiak bildu ditu erakusketak, 60ko eta 70eko hamarkadetatik gaur egunera arte. Azken 40 urteotako bilduma osatu da erakusketan, ardatz gisa harturik kale-ekimenak, gorputz-adierazpenak eta lanerako materialak. Etorkizunari begiratzeko memoria kolektiboa eraikitzea garrantzitsua dela jakitun, iraganean arakatzeko ate txiki zenbait irekitzen ditu erakusketak. Ate-joka duzu gorputz_grafiak erakusketa, jakin-mina ase!
Erakusketa
15.04.29 - 15.06.13
asteartetik ostiralera: 16:00 - 20:00
larunbata: 11:00 - 14:00 eta 16:00 - 20:00
(jai egunak izan ezik)
Bisita gidatuak
maiatzak 9, 16, 23, 30 eta ekainak 6
apirilak 29 - 19:00 - Ganbara
Liburuaren aurkezpena: Gure geneaologia feministak. Euskal Herriko Mugimendu Feministaren kronika bat
maiatzak 7 - 19:00 - Areto nagusia
Mahai-ingurua: Genealogia feministak auzitan: arrasto feministen bila
Mari Luz Esteban, Zaida Fernandez eta Maria Jose Molina-rekin
Gure memoria historikoa biltzea ezinbesteko bihurtu da Mugimendu Feministarentzako. Mahai inguru honetan, memoria kolektiboaren eraikuntzan lanean ari diren ekimen ezberdinak ezagutuko ditugu.
maiatzak 14 - 19:00 - Ganbara
Irratsaioa: Subjektu feministaren frekuentziak
Independentea ala militante bikoitza? Lesbiana eta feminista, feminista ala lesbiana? Gazte feministak, zergatik? Galdera hauen bueltan, Info 7 irratiarekin elkarlanean egingo den irratsaioa. Leire Gomez Mendezona, Arantza Urkaregi Etxepare eta Maite Egiguren Golmaio. Esatari lanetan Eider Olazar Elduaien izango da. Zatoz irratsaio interaktibora!
maiatzak 29 - 18:00 - 21:00 - Ganbara
Tailerra: Gorputz intsumituak kalean
Artaziak taldearekin
Feminismoaren ibilbidean gorputzak izan duen papera aztertuko dugu. Ekintza politikoetan gorputzak izan duen garrantziaz jabetu eta gure testuinguruan eragiteko tresnak eskainiko ditu tailer honek. Gorputza, gudu zelai izateaz gain, arma politikoa baita. Konfiantza eta erosotasuna oinarri izango ditugu hiru orduko tailer honetan.
Dinamizatzaileak: Artaziak elkartea. Maider Urrutia Goñi eta Ana Revuelta Andres.
ekainak 2 - 18:00 - 21:00 - Ganbara
Stencil tailerra: Haciendo la calle
Ustaritz Betelu-rekin (izena eman: emaginartxiboa@gmail.com)
Stencil-a irudiak era azkarrean edozein gainazalean errepikatzeko teknika da, honetarako sortuko dugun plantilla behin eta berriz erabili dezakegu, espazio publikoa salto egin eta eraldatzeko asmoz.
ekainak 4 - 19:00 - Areto nagusia
Hitzaldia: Euskal feminismoa. Hiru bider errebelde
Menturari hiru dohain zor dizkiot: emazte sortu izana, klase sozial apalekoa eta herrialde zapaldukoa.
Eta hiru bider errebelde izateko urdin uherra.
Amaia Fontang, Amaia Andrieu Sanz, Saioa Iraola Urkiola eta Xane Gillentegi-Kreckelbergh, Idurre Eskisabel Larrañagaren dinamizazioak lagunduta, Euskal feminismoaren ibilbideaz eta gaur egungo erronkei buruz hitz egingo dute.
ekainak 12 - 10:00 - 13:30 - Ganbara
Lan-saioa: Herri mugimenduen historia artxiboetan
Euskal Herriko mugimenduen memoria non eta nola gorde? Dokumentazio eta ikerkuntza zentro nahiz artxiboen elkar ezagutza eta saretzea helburu, lan saioa antolatu dugu.
ekainak 12 - 19:00 - Ganbara
Dokumentala + #Erractus: gorputz_grafiak filmproject
Feministen bizipen eta memoriak jasotzen dituen dokumentala ikusgai izango da, Arantza Santesteban Perez eta Maddi Baber Gutierrezek egina. Ondoren #Erractus poesia errezitaldia izango dugu.
Duela gutxi egin diren erakusketak
Koldo Mitxelena Kulturunean duela gutxi zer erakusketa egin diren jakin nahi al duzu? Klikatu hemen!
-
«Gutxi esan, asko jolastu / Decir menos, jugar más»
Erakusketa udaran zehar burutu den Egile(ak) zikloko bigarrena eta azkena da, eta GFA-ko Kultura Departamentuak sormen-proiektuei ematen dien Egile sariaren irabazle izan diren Gipuzkoako bost emakume artistaren obrak biltzen ditu. Erakusketa abuztuaren 9tik irailaren 8ra arte ikusgai egongo da KMK-ren Santa Teresa Komentuko Atari gunean.
2024-08-09 2024-09-08
-
«Bidegurutzeak / Itinerarios comunes»
«Bidegurutzeak / Itinerarios comunes», Egile(ak) zikloak barne hartzen dituen bi erakusketetatik lehena, ekainaren 28tik abuztuaren 4ra bisitatu ahal izango da KMK-ko Ataria gunean.
2024-06-28 2024-08-04